Eskultoreak

Irazusta, Miguel de

(XVIII. mendea) [Alkiza]. Tailugile gipuzkoarra. Bere herriko parrokia-elizako hainbat obra zor zaizkio. Badirudi Irazustaren erretaulak Juan de Anchietarena zen aurreko erretaula ordezkatu zuela zoritxarrez. Bergarako Santa Marina parrokiako erretaula ere honi egozten zaio.