Kontzeptua

Gorputzbide

Elizbide, ilbide, kutzebide, erribide, andabide.

Etxea elizarekin eta hilerriarekin lotzen dituen bide sakratua da, eta hainbat izen hartzen ditu: elizbide, ilbide, kutzebide, erribide, andabide, eta abar. Etxe bakoitzak bere bidea du, eta tarte batean edo oso-osorik, beste etxe batzuetako bideekin bat egiten du batzuetan. Bide horretatik eramaten dira gorpuak elizara eta hilerrira. Bideak bidegurutzea egiten duen tokian, hildakoak azken arnasa eman zuen oheko lastaira erretzen da, eta, aldi berean, elizan hileta egiten da. Bide honetan, hileta-tokiaren ate aurrean erritu-sua egiten da, eta haren inguruan biltzen da segizioa otoitz egiteko, hobiratzetik itzultzen denean. Hura zen ohitura Baxenabarreko herri askotan. Erref. Jose Miguel de Barandiaran Mitología vasca. Madril, 1960 (60. or.).