Monarkia eta noblezia

Felipe V

Espainiako lehendabiziko errege Borboia (1700-1746) eta Anjouko Dukea.

Versallesen jaio zen 1683. urtean eta Madrilen hil zen 1746an. Gurasoak Luis Frantziakoa, "Dofin Handia" gisa ezaguna izan zen Frantziako printzea eta Maria Ana Cristina Bavierakoa izan zituen. Luis XIV. Frantziakoaren eta Maria Teresa Austriakoa, Espainiako errege Carlos II.aren arrebaren biloba zen.

Errege hau bi aldiz ezkondu zen. 1701. urtean lehendabiziko aldiz ezkondu zen Maria Luisa Saboyakoarekin eta lau seme izan zituzten; Luis, Felipe, Felipe Pedro eta Fernando. 1714. urtean Maria Luisa hildakoan berriro ezkondu egin zen Isabel Farnesiokoarekin, eta harekin zazpi seme-alaba izan zituen. Bigarren ezkontza honetako seme-alaben artean dago etorkizunean errege izango zen Carlos III.

Felipe Espainiako errege izan zen 1700eko azarotik 1724ko urtarrilera arte; orduan bere seme Luisengan abdikatu zuen. Bere semea urte horretako abuztuan hil ostean, Felipek erresumako gobernua bere eskuetan hartu zuen berriro, 1746an hil zen arte. Bere erregealdiak iraun bitartean politika erreformista egin zuen, erresumaren zentralizazio administratibo eta politikora bideratutako Frantziako eredu absolutista monarkikoari jarraiki. Bere erregealdiko azken urteetan pairatzen zuen buruko gaixotasuna larriagotuz joan zen, gobernatzeko ezgaituta geratu zen arte; hildakoan bere seme Fernando VI.ak hartu zuen tronua.