Abeslariak

Álvarez Azcune, Isabel

Donostian 1958an jaiotako soprano gipuzkoarra.

Katua eta Arte Dramatikoa ikasi zituen Essen-go (Alemania) Folkwanghochule eskolan Rita Streich-erekin eta Milan-en Carla Castellani-rekin.

Italiatik etorri eta gero, Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskola fundatu eta sei urtez zuzentzen du, 1989ra arte alegia. Oratorioan eta antzinako musikan aditua da, baita errezitaldietan ere. Nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du: Granada, Kanariak, Guanajuato, Budapest, Amberes, Lieja, Donostia, Paris, Santander, Utrecht; areto eta auditorium ospetsuenetan ere aitu da: Las Palmaseko Alfredo Kraus antzokia, Madrileko Anzoki Nazionala, Zaragozako Auditoriuma, Amsterdameko Concertgebouw Aretoa, Pariseko Châtelet Aretoa, Vienako Konzerthaus Antzokia, Bartzelonako Auditori Aretoa, Grazeko Schloss Eggenberg Aretoa edota New Yorkeko Steinway Aretoa. Honako zuzendari hauekin lan egin du: Jordi Savall, Pierre Dervaux, Jose Rada, Emilio Moreno, J. Ramon Encinar, Fabio Biondi, Gabriel Garrido eta Carmelo A. Bernaola.

Beste musika eremuak ere jorratu ditu, esaterako, tonadilla eszenikoa, opera barrokoa, klasikoa eta garaikidea. Honako pieza hauek landu ditu: A. de Literes-en Acis eta Galatea; G. B. Pergolesi-ren Anai maitemindua, La Serva Padrona eta Flaminio; A. Scarlatti-ren Ohorearen garaipena (Doralice); W. A. Mozart-en Flauta Magikoa (Pamina); J. Fux-en Orfeo eta Euridice (Euridice); Egile ezezaguneko Ulisse in Campania; T. de Torrejón y Velascoren La Purpura de la Rosa (Venus), M. de Oñate-ren Iziar (Artadi) eta A. Illarramendiren Zapatos de Mujer. Beste hainbat antzokitan aritu da: Bolognako Baraccano, Madrileko Errege Antzokia, Messinako Vittorio Emmanuele, Bilboko Arriaga edo Bordeleko Opera Antzokia.

Zenbait diskoetxe eta erakunderekin grabaketak burutu ditu, esaterako, Emi, Astree, Philips, Fidelio-Holland eta Elkar; Espainiako Irrati Nazionala (RNE), Radio France eta Espainiako Telebista (TVE) eta duela gutxi Anton Larrauriren Laiñoa pieza, Euskadiko Orkestra sinfonikoarekin Juanjo Menaren zuzendaritzapean, eta Torrejón y Velascoren La Purpura de la Rosa opera barrokoa, Gabriel Garridoren zuzendaritzapean.

2004an Donostiako Gonzalo Trevijano piano jotzailearekin batera Euskal Herriko eta Espainiako musika hartuz, emanaldia eskaini zuen Moskuko Cercantes Institutuak antolatuta. Egitarauan pieza hauek sartu zituzten: Tomas Garbizuk armonizatutako Las Viejas Canciones Donostiarras, Arambarriren bi abesti, Aita Donostiaren beste abesti batzuk, besteak beste Preludios vascos ospetsua, eta Jesus García Leozen beste batzuk , Machado eta Lorcaren testuekin.