Historialariak

Jimeno Jurio, Jose Maria

Historialari nafarra. Artaxoako (Nafarroa) karlista familia batean jaio zen 1927ko maiatzaren 13an. 2002ko urriaren 3an hil zen.

Irakasle-ikasketak egin ondoren, Iruñeko seminarioan sartu zen. Altsasuko Irakaskuntza Ertain eta Lan Institutuan irakasle izan zen. 1970ean, trantsizio pertsonal eta intelektual baten ondoren, sekularizatu zen. Jimeno Jurioren produkzio zientifikoa bereziki emankorra izan zen historiaren, etnografiaren eta folklorearen alorretan hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeiko hamarkadaren hasieran, orduan eman baitzituen argitara bere lan klasikoetako batzuk.

Bere ikerketa asko El Miliario, Príncipe de Viana, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra bezalako aldizkarietan argitaratu ziren. 1968an Documentos Medievales artajoneses (Iruñea, 1968) lana argitaratu zuen. 1969tik aurrera berrogeitik gora lan idatzi zituen Nafarroako historia, folklorea eta geografiari buruz "Navarra. Temas de Cultura Popular" bilduman. 1973an Al airico de la tierra argitaratu zuen, Iruñeko CAM-eko egutegiaren eranskina. Bere hurrengo ikerketak ¿Dónde fue la batalla "de Roncesvalles"? (Institución Principe de Viana, 1974) Erdi Arora eraman zuen. Bertan, gudu famatua Luzaideko iparraldeko hobian izan zela azaltzen da, eta ez Orreaga eta Donibane Garaziko goiko bidean, azken ikerketek argitaratu zuten bezala.

Urte horretan bertan argitaratu zuen Historia de Pamplona. Síntesis de una evolución (Iruñea, 1974). Une horretatik aurrera landu zituen gaiak Nafarroari lotutako gai politikoak izan ziren. 1977an argitaratu zen Navarra jamás dijo no al Estatuto. Bertan egiaztatu zuen, eztabaida ezinezko frogen bidez, 1932an Gayarre Antzokian burutu zen Iruñeko Batzarrean nafar udaletxe gehienek lau-lurraldeen euskal estatutua onartzearen aldeko borondatea ez zela errespetatu. Iruñeko Punto y hora aldizkariarentzat maiz idatzi zituen kolaborazioak. Bertan zenbait ikerketa-lan interesgarri argitaratu zituen Reivindicaciones autonómicas 1917-1919 izenburupean.

Eusko Ikaskuntzako kidea izan zen. 1980an Las clases sociales en Navarra durante la Edad Media hitzaldia aurkeztu zuen, Iruñean Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen Merindadeen I Astearen barruan. 1984an Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariorde kargua hartu zuen. 1980an Historia de Navarra. Desde los orígenes hasta nuestros días lana argitaratu zuen. Bere lan historikoak ondo dokumentatutako gai polemikoetan nabarmentzendu ziren arren, Nafarroako euskal toponimiarekin lotutako ikerketa etnografiko eta linguistikoak ez zituen inoiz atzean utziko.

Bere azken urteetan hainbat kolektibo eta erakunderen esker ona jaso zuen euskalgintzan egindako lanarengatik. Besteak beste, Euskaltzaindiak ekarpen eta lan toponomastikoak baloratu zituen batez ere eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 1991n; 1997an Sabino Arana Fundazioak Bizi osoko ibilbideari saria jaso zuen; 1998an Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria lortu zuen.

  • JIMENO ARANGUREN, Roldán. José María Jimeno Jurío. Premio Manuel Lekuona. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1998.
  • JIMENO ARANGUREN, Roldán. José María Jimeno Jurío. Bidegileak. Vitoria-Gasteiz: Eusko aurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia-Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2004.