Monarkia eta noblezia

Jimeno Garzes

Iruñako Erresumako Errege tutorea 925eko abenduaren 10etik 931ko maiatzaren 29ra arte.

Aurreko Sancho I.a Garzes erregearen anaia da eta, bere aldetik, Sancha Aznarez, Toda Aznarez Andere erregina alargunaren ahizparekin ezkondu zen. Erregetza Sancho I.a Garzes hiltzean egikaritzen du, oinordekoa, gerora Garzia I.a Sanchez izango zena oraindik adinez txikia baita.

Jimeno edo Ximeno Garzesen heriotzaren ondoren (931.eko maiatzaren 29a) Toda Aznarez Andere alarguna da erregina eta erregetza-ordezkotzan oinordekoa adinez nagusi izan arte jardungo du.

  • LACARRA DE MIGUEL, Jose Maria. Historia del reino de Navarra. Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1976.
  • SANCHEZ-MARCO, Carlos. Historia Medieval del Reyno de Navarra. [Iruña]: Lebrel Blanco Fundazioa, 2005. Kontsulta data: [2011ko apirilak 24].