Instrumentugilea

Jiménez, Emma

1940an Sestaon jaiotako piano-jole bizkaitarra.

Bere musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan hasi zituen. Hamabi urte zituela, Ganbera-Musikako Aparteko Lehen Saria eskuratu zuen eta urte bat beranduago, Karrera Amaierako Aparteko Lehen Saria. Ondoren, Viena eta Salzburgen bere piano ikasketetan sakondu zuen.

Emma Jimenezek bere lehen bakarlari bira hamazazpi urterekin egin zuen, Bilboko Orkestrarekin batera, Chopinen pianorako 2.zk. Kontzertua interpretatuz. Joaquin Achucarro piano-jolearekin ezkondu zenean bere kontzertista karrera albo batera utzi zuen. Antzeztokietara noizean behin hurbiltzen da bere senarrarekin batera bi pianotarako obrak interpretatzera. 1981an Felix Ayo biolinistarekin bikote bat osatu zuen, biak batera hainbat bira egin dituztelarik.