Sendagileak

Huici Zalakain, Modesto

Gipuzkoar mediku ospetsu gailena. Huizi Doktorea Andoainen jaio zen, sendia apal baten baitan, 1878. urtean. 1919ko urtarrilaren 13an hil zen.

Batxiler ikasketak probetxu handiz egiten ditu. Latina Andoainen ikasten du, parroko abadearekin; geografia eta historia ere; eta euskara baino besterik ez zekiten baserrietako gizakiekin etengabeko bere harremanagatik, urte haietan, euskara gaztelera baino hobeto menderatzea lortu zuen. Bere latinaren nagusitasuna, jakintza maila agertuz, hitzaldietan edota zientzia mintzaldi batzuetan agertzen zuen. Huizi Doktorea fisikoki mardula zen, bihotz onekoa, sinpatia handiduna eta lan egiteko gutxitan ikus daitekeen gaitasunduna. Medikuntza ikasketak Madrilen egin zituen, hasieratik bere inteligentziagatik, irmotasunagatik eta iritzi kritikoagatik nabarmenduz. San Carlosen barne-ikaslea izan zen, bere irakasleengandik oso estimatua, ikasle horien artean honako hauek zirela: Vila, Oloritz eta Pulido. 1902an lizentziatu zen, bikain kalifikazioarekin, eta hurrengo urtean, kalifikazio berarekin, doktoretza jasotzen du.

Bere titulua estreinatu berri zela, bere euskal herrira itzultzen da baserri-medikuntzan bere izaterik garbienean jarduteko; lehendabizi Amezketan eta geroago Azpeitian. Gaixoarekiko bere dedikazioa, bere jakintza eta sen klinikoa, baina batez ere bere giza-kalitateak baserritarren erabateko estimua behingoan izatea dakarkio. Bere ospeak inguruko herriak gainditzen ditu Donostiara arte iritsi eta Gaiztarro doktoreari honako hau esanaraziz: "Quien es ese médico novel que opera en Azpeitia con tanta discreción y sentido..."

Donostiara aldatzen da, kirurgian jarduteko erabakia hartuta. Bere erabakia atzeraezina da: Ospitaleko zirujaua izan eta ginekologoa izatea. Hizkuntzak ikasten ditu (frantsesa eta alemana), eta jada Ospitaleko medikua zela, lehiaketa bitartez Egaña eta Begiristain doktoreekin batera sartuz, Parisera kirurgia orokorra, obstetrizia eta ginekologian mediku gailenen alboan praktikak egitera joango da. Donostiara itzultzen da, ilusio eta lanerako gogo eraberrituz. Aldi berri honen hastapenak ez ziren oso zorionekoak izan, eta atzerrian espezializatutako mediku gaztearen ospea izan arren, lehen samintasun zurrupadak jasotzen ditu. Probintzia Ospitaleko Kirurgia Zerbitzuburua zen Gaiztarro doktorearen heriotza izatean, Huizi eta Egaña doktoreak areto-buru izatera iristen dira. Egoki prestatuta, ebakuntza asko egiten dute, bikain eta egokitasunez. Aldi horretan, Alemaniara bidaia bat egin zuen, bertan ikasketak zabaldu eta bere kirurgia-prestakuntza osatuz. Itzultzean bere lana handitu egiten da; oso ezaguna izan zen eta beste inguruko probintzia batzuetako gaixoak bere zerbitzuak eskatzen zituzten. Hainbesteko bezero kopuruari arreta egiteko, Egaña doktorearen laguntzaz Ategorrietan (Mertzedeetako Gure Ama) klinika bat eraikitzen dute, handik gutxira maila desberdinetako gaixo ugari bertaratuz.

Bertan eta Ospitalean lan egiten du Huizi Doktoreak, eta hainbat ebakuntza egiten ditu. Huizi zirujau seguru, trebe, metododuna, ezagutza sakonak dituena eta diagnosian bikain bezala agertzen da. Nabarmentzeko bere asmorik ezak eta lanak edo kasuistikak argitaratzeko bere itxitasunak ez zuten ezagunago egin. Beste era batera, atzerrira iritsiko zen, Urrutiarekin eta bere garaiko beste mediku batzuekin gertatu bezala. Ezkondu baino apur bat arinago, Suitzarako bidaia baten, bere gaixotasun gogorra izango zena hasiko zaio, bere bizitzaren nondik norakoa aldatuko duena. Huizik tibiaren osteomielitisa du; hilabete baten lau ebakuntza jasaten ditu, bere egoera orokorra ikaragarria da, eta kontsultan hankaren ebakuntza egitearen erabakia hartzen da. Heldutasunean bere zientzia mailako biribiltasunean ikerketari ekiten dio. Bera da Gipuzkoako Akademia Mediko-Kirurgiazkoaren sustatzaile eta sortzailea; eta, hainbeste ospe emango zion Akademia horren lehen lehendakaria ere izan zen, benetako maisu baten parean bere ezagutza sakonak agertuz hitz modu patxadatsu eta lasaiarekin arituz. Probintzia Ospitaleko zuzendari izendatua izan zen, bere kargua betetzean neke gabe eta era eredugarrian jardunez. Gainera Maria Cristina erreginak sustatutako erakundea zen Gurutze Gorriko zirujau eta maisua izan zen, Gurutze Gorriko erizain itzaltsuei bere irakasbideak emanez. Eusko Ikaskuntzako 1918ko Kongresuan Medikuntza ataleko kidea izan zen.

Erref. Muñoz, F: "Doctor Modesto Huizi", Guipúzcoa Médica, 1975, 2. Zkia., 5-6 orr.