Kontzeptua

Guda Euskal Herrian

Artikulu honetan, Euskal Herriko historian zehar gerrak izan duen tokia azaltzen saiatuko gara. Euskal lurrean egondako gerrak, baina baita ere, kanpokoak, euskaldunek bertan parte hartu zutelako edo guda eszenatokia euskal lurretan eduki zutelako.

Euskal Herriak Erromanizazio garaitik, ez du bake iraunkorrik ezagutu. Hiru ikuspegitik ikus ditzakegu Euskal inplikazioa gerretan: Auzokoen konkista edo inbasioei aurre egin behar izana soberania defendatzeko, Euskaldunen artean gerra zibila edo klase gatazkak unean une, kanpo kolonietan edo Europako gerretan parte hartu izana arrazoi ezberdinak medio. Ibilbide historikoa hiru zatitan banatuko dugu. Erromanizazio garaitik Nafarroako konkista arte lehenik, Errenazimendutik gerra karlistak arte bigarrenik eta azkenik XX. mendeko gerrak. Gerra esanguratsuen bitartez gorago aipatu hiru ezaugarriak azaleraziko ditugu