Elkarteak

Galeuzca

XIX. mendearen bigarren erdiak, Espainiar estatuko Cataluña, Euzkadi eta Galiziako nazionalitate historikoen galdutako, ezkutatutako edo estalitako nazio identitatearen kontzientzia-berreskurapen prozesuaren lekuko mutu bezala parte hartu zuen; prozesu hori ez zen antzerakoa ez sinkronikoa izan, zeren Galiziak bere ibilbidea Euskadi eta Cataluñak izan zutenaren aldera berantiarragoa izan zen.

Hasiera baten, kultura berpizkundea eremu politiko berezira arte nazio aldarrikapena eramateko gune aglutinatzailea izan zen, nahiz eta gatazkak, dialektikoki elkarren artean harremanak edukiz nortasun propio eta berariazkoa bereganatzean odolgabeko eztanda egin zuten kanpo zein barruko maila desberdinak izan zituen. Hiru nazionalitateetako bakoitzak, egituren arteko desberdintasunagatik nazio fenomenoaren berreskuratze politikoan zorroztasun diakronikoak jasan behar izan zituzten.