Sendagileak

Gaiztarro, Hilario

Jatorriz Anoetako (Gipuzkoa) mediku kirurgialaria. Ebaketa kirurgikoetarako bere trebetasunak ospe handia eman zion bere lurraldeko mugetatik haratago ere iritsi eta errege-sendiko kideetariko batzuei ere ebakuntzak eginez. Bere beste lankide batzuekin Donostiako Inazio Deuna Klinika sortu zuen, bere heriotzara arte, 1909an, 50 urte besterik ez zituenean, bertako zuzendaria izanik. Erref. Geografía General del País Vasco-Navarro, Gipuzkoa libur., 410. orrial.