Sendagileak

Kutz Etxabe, Ramon

Mediku. Donostian (Gipuzkoa) 1916ko urtarrilaren 25ean jaioa, 2001eko abenduaren 23an hilda.

Medikuntza ikasketak Zaragozako Unibertsitatean burutu zituen, bertan 1940an lizentzia lortuz. Bere ezagutzak Vienan zabaldu zituen eta, geroztik, Madrilen, 1949an doktore titulua lortu zuen. Bere zientzia-prestakuntzan Jimenez Diaz eta Velazquez Doktoreak eragin handia izan dute. Zientzia elkarte askotako kidea zen eta kardiologia kongresu askotan parte hartu zuen.