Literatoak

Arrue, Gregorio (1811-1890)

Gregorio Arruebarrena.

Idazle. Hernanin jaioa 1811ko maiatzaren 22an, 1890an Zarautzen zendu zen.

18 urte zituelarik frantziskotarren etxean sartu zen nobizio bezala, eta bertan 1831ra arte eman zuen. Hala ere, 1829an atera egin zen gaixo zegoelako. 47 zituenean maisu gisa aritu zen Zarautzen. Bonaparte Printzea berekin egon zen Zarautzera etorri zenean. Bonaparte eta Van Eyse-rekin (1857) lan egiten du. Itzulpen ugari argitara eman zituen, eta agian ezagunena hauxe da: Santa Genobebaren bizitza (1868). Horren azken argitalpena Auñamendi sortan, 1960an burutu zen. 71 urte zituenean Donostiako Lore Jokoetan (1882) saria eman zioten. 73 urterekin ere Donostiako Lore Jokoetan (1884) saritua gertatu zen. 80 urterekin Zarautzen hil egin zen. Hainbat liburu utzi zituen argitaratu gabe. Gehienak Donapaleuko (Nafarroa Beherea) frantziskotarren komentuan gordeta daude eta beste batzuk On Jose Maria Arruek bere ilobak dauzka, Donostian bizi den apaiza hau ere.

Jose Mach jesuitak idatzitako eskuliburua itzuli zuen, Salvacioco aingura edo Bertutean biciro aurreratzeco... escu-liburua..., 1883 (Tolosa: Pedro Gurrutxagaren inprimategia), 582 or.; Silvestre Llansol-ren Maria Doncella guciz garbiari bere sortze edo Concepcio Manchagabearen misterioan bederatzi-urrena idazlana ere itzuli zuen, 1889 (Tolosa: Pedro Gurrutxagaren inprimategia) eta San Alfonso Maria de Ligorioren Sacramentu chit santuari eta Maria guciz Santari illaren egun..., Tolosa, 1886 (Pedro Gurrutxagaren inprimategia).

Santiago Garcia Mazo-ren idazlanen biltzailea eta itzultzailea Cristauaren Dotrinaren jaquinbide azaldua edo Asteteren esplicacioac, Donostia, 1858. Horrez gain, Moguelen lana ere itzuli zuen Baserritar jaquintsuaren echeco escola, bizkaieratik gipuzkerara, 1878 (Tolosa: Pedro Gurrutxagaren inprimategia), 200 or. Era berean, gazte zenean Aita Villasanteren idazkiak itzuli zituen, Oracio mental edo Pensamentuzcoa iduquitzeco gai egoquiac dacazquian escu-liburua, Tolosa, 1880 (Pedro Gurrutxagaren inprimategia).

1990ko apirilean, bere heriotzaren urteurrena zela medio, Euskaltzaindiak Zarautzen omenaldia eskaini zion bertan burutuako saio akademikoan.

  • SCHMID, Kristobal. Brabante'ko Genoveva. Auñamendi sorta, 1960 (Biografia liburuaren azal-hegalean).
  • ZAITEGI, Iokin. "Idazti baten eungarren urteburuan". Euzko-Gogoa, 1958, 387 or.
  • AROCENA, F. "La versión guipuzcoana del "Peru Abarka" de Moguel". Boletín de la Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1948, 165 or.
  • VILLASANTE, L. Historia de la Literatura Vasca. 272 or.
  • H.V.B. "Carta de Gregorio de Arrue a L. L. Bonaparte." Boletín de la Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1960, 101-103 or.