Sendagileak

Acha Briones, Víctor

1845. urtean, Azuelon (Nafarroa) jaiotako mediku bikaina. 1888an hil zen.

Medikuntza ikasketak burutu zituen Valladolid, Bartzelona eta Madrileko (1872) unibertsitateetan.

Villarrealen lan egiten hasi ondoren, 1869an Donostiara jo zuen itsasoko Osasun arloko zuzendari izateko, eta ahalegin betean aritu zen hidroterapia eta antzekoak lantzen. Urte hartan Gipuzkoako hiriburuan praktikak egiteko eskola bat ireki nahi izan zuen. 1871n Gipuzkoako Ateneoan zientzien saileko zuzendari izan zen. Donostian dagoen La Perla del Oceano bainuetxea sortu zuen. 1875ean Higiotrepo delakoa (Higiene eta Sendaketarako Institutu Medikoa) eta instalazio hidrologiko modernoenekin hornitu zuen. Gipuzkoako medikuntza arloko lehen egunkaria sortu eta zuzendu zuen (La Razón). Horrez gain "Boletín profesional médico-farmacéutico Vasco-Navarro" delakoa ere sortu zuen baina ez zuen luze iraun. Dena den, haren ondotik "El Progreso Médico" etorri zen eta han ere Victor Acha zuzendari lanetan ibili zen.

Bigarren karlistada hasi zenean La Libertad Boluntarioen Batailoiko osasun-zerbitzuak antolatzeko ardura hartu zuen.

Gerra amaitu zenean, 1876an Donostiako Institutu Medikoko zuzendari fakultatiboa izan zen eta Gipuzkoako medikuen elkartea sortu zuen.

1881etik 1888ra Osasun arloko ordezkariordetza zuzendu zuen. Hainbat korporaziotan aritu zen mediku gisa eta Donostiako osasun arloko arduradun nagusi izan zen.

Ideia errepublikanoak zituen eta 1878tik 1881era ordezkari eta gobernuko karguak izan zituen. Hala, 1887an Batzorde Errepublikanoko presidente izateko hautatu zuten.

  • El Higiotrepo. Institutu Mediko horri buruzko aipamen laburra, Donostia. Juan Oses 1876.
  • Tomas Acha eta Felix Michelena: El Cólera y la vacunación anticolérica, Foru Aldundia, 1885.
  • El Dietario de asistencia y contabilidad del Dr. Acha, 1885.
  • José María Urquía Echave in Sánchez Granjel, Luis (koordinatzailea): Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • L. Sánchez Granjel: Periodismo médico Vasco, I. liburukia (Salamanca, 1983).
  • C. Placer Galán eta J. María Urkia Etxabe: Mediku Donostiarrak eta Guipuzcoako sendagileen elkartearen sorrera.