Konposatzaileak

Zubiaurre Urionabarrenechea, Valentin Maria de

1937an Garaien jaiotako konpositore bizkaitarra. 1914an Madrilen hil zen.

Nekazal ingurugiroan hazia, sei urterekin jaso zituen bere lehen musika ikasketak, herriko erretorearen eskutik. 1845ean triple bezala hasi zen garai hartan Nicolas Ledesmak zuzentzen zuen Bilboko Santiago Basilikako Musika Kaperan. Momentu hartatik aurrera Ledesma bere aholkulari nagusi bihurtu zen. Han zegoela kantua, pianoa, organua eta armoniako ikasketak burutu zituen, hiriko Eskola Munizipalean oinarrizko ikasketak egiten zituen bitartean. 1852an, Santurtziko parrokiako organoaren inaugurazioarekin batera, bertako organista izendatu zuten.

Garai honek urtebete besterik ez zuen iraun. Valentin Mª de Zubiaurrek bere konposizio-ikasketak Espainiatik kanpora sakondu nahi zituenez, bereziki Brusela edo Napolesko kontserbatorioetan, Amerikara joatea erabaki zuen, han bere musika-ikasketekin jarraitzeko dirua irabaziko zuelakoan. Hasiera batean Buenos Airesera joateko intentzioa zeukan arren, izan ere argentinar hiriburuan bizi ziren euskal kolonoentzat zuzenduriko gomendio-gutunak zeramatzan gainean, Bordeleko portura iritisi zenean Amerikara zihoan itsasontzia abiatua zela konturatu zen. Baina Ameriketaruntz zihoan lehen itsasontzia hartzeko asmoa zeukanez, La Guayra (Venezuela) zioan batean itsasoratu zen. Amerikan igarotako urteetaz ezer gutxi dakigu. Familiartekoekin mantendu zuen azken urteetako korrespondentziagatik dakigunez Valentin ekonomia aldetik desengainatua zegoen. Irakasle eta piano-kontzertista bezala bizi zen La Guayra eta ondoren Caracasen. Garai honetan konposatu zuen musikari buruz ia ez daude erreferentzia aipagarririk, zailtasun gutxiko zenbait piano obra izan ezik: Vals (1849), Alfonso (1858) eta Recuerdos de Venezuela (1859).

1860an, Amerikako esperientziaz asperturik, bere korrespondentzian Espainiara itzultzeko ideia ageri da. Itxaropen falta eta garai bateko irakaslea izan zen Nicolas Ledesmaren kontseilua jarraituz, urte bat beranduago, Madrilera itzuli zen Kontserbatorioan armonia eta konposizio ikasketak Hilarion Eslavaren eskutik jarraitzeko asmoz. Eslavaren ikasle izan zen sei urte horietan (karrera-amaierako lehen saria eta ohorezko domina jaso zituen saritzat) eliz-musika eta eszena munduan mugitzen ikasi zuen, garai honetan konposaturiko obretan ikusten den moduan. Azpimarratzekoena 1864an konposatu eta H. Eslava maisuari eskeini zion Luis Camoes bere lehen opera. Garai honetakoa den beste azpimarratzeko lan bat Misa a cuatro voces y orquesta da, Bizkaiko Aldundiaren enkargua 1864ko San Inazio eguneko ospakizuna zela eta. Honek erakusten du Valentin de Zubiaurre Madrilen bizi arren, lotura estuak mantentzen zituela euskal musika eta instituzioekin. 1869an Madrilen lehiaketa nazional bat antolatu zen espainiar opera bat saritu eta horrela espainiar opera ikuskizuneko oinarrizko errepertorio bat osatzeko asmoz egina. Urte horretako abenduaren 15ean lehiaketako lehen saria jaso zuten bi operen izenburuak argitaratu ziren: Valentin de Zubiaurreren Don Fernando el Emplazado eta Burgosko katedraleko kapera maisua zen Enrique Barreraren Atahualp. Baina 1871ko maiatzaren 12rarte ez zen estreinatu Don Fernando el Emplazado Madrilgo Alhambra antzokian, Aquiles di Franco enpresagizon eta Jose de Cardenas idazleak sortu zuten elkarteari esker. Urteak geroago Cardenasek Zubiaurreren hirugarren opera izango zen Ledia lanaren libretoa idatziko zuen. Hiru urte geroago Don Fernando el Emplazado-ren italiar bertsioa Teatro Real-ean antzeztua izan zen, garaiko abeslari bikainenen ezhoiko zerrenda batekin.

San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian musika sail bat eratzeko arrakastarik gabeko saiakera batzuen ondoren, 1873an aipaturiko saila inauguratu zen. Hilarion Eslava buru zela, Errepublikako Gobernuak izendaturiko hamabi akademikoengatik osatzen zen, tartean Valentin de Zubiaurre zegoelarik. Urte batzuk geroago, 1903an zehazki, Jesus de Monasterio hildakoan, berak bihurtu zen saileko lehendakari. Musika Saila osatu eta bi hilabetetara, 1873ko abuztuan, espainiar artistak Italiako hiriburuan ikasi zezaten, Espainiako Arte Ederretako Akademiaren Erromako barnetegiko plazak betetzeko lehen lehiaketa publikoa ireki zen. Aurreikusitako plazen artean, musikoei zuzenduriko bi plaza zeuden: bata lehiaketa bidezkoa -zenbakizko barnetegia- eta bigarrena meritu bidezkoa. Valentin de Zubiaurre Erromara joateko oso interesaturik lehengo plaza lortu zuen, eta Ruperto Chapi Alakanteko konposatzaileak berriz bigarrena. Pentsiodunak hiru urtez Erroman bizi beharko bazuen ere, Valentin de Zubiaurre urtebete besterik ez zen egon bertan.

1875ean orduan Erret Kaperako lehen maisua zen Hilarion Eslavak, Mariano Martin Salazar Erret Kaperako bigarren maisua izateari utziko ziola informatu zion Zubiaurreri eta kargua betetzeko beharraz hitzegin zion. Postuaren eskaera egin ostean, urte horretan bertan Madrilgo Erret Palazioko Musika kaperako bigarren maisua izendatua izan zen eta berehala espainiar hiriburura itzuli zen. 1875tik 1914an Valentin hil arte, Zubiaurreren bizitza Erret Kaperara zuzenduta egon zen. Eszenako musikatik aldentzen joan zen eta orokorrean gaztetatik hainbeste interesatu zitzaion errepertorioko musikatik, poliki-poliki bere karguko beharrei ekin zion buru-belarri. Eslavari gertatu zitzaion moduan, Erret Kaperako kargua hartu zuenetik ez zuen opera gehiago konposatu. Bere maisu eta aurreko karguduna bezala, bere katalogoa mezez, liturji-lan eta Erret Kaperan libre gelditzen ziren musika plazentzat ariketez betetzen da. Musika profanoan eginiko sartu-irten laburrak pianorako pieza labur edo lieder soiletara mugatu ziren. Musikalki, bere lehen garaiko obra esperimenteletatik -folkloreari aipamena egiten dioten Ledia bezalako opera edo italiar lirismo zoragarria erreferentziatzen dutenak bezalkoak, Don Fernando el Emplazadon aurki dezakeguna- idazketa kontserbatzaileago bateruntz zuzendu zen, seguraski Erret Kaperan zeukan karguagatik. Eszenatoki batean egin zuen berragerketa bakarra 1873an konposatu zuen Ledia hirugarren opera estreinatu zuenean izan zen, 1877ko apirilaren 22an Madrilgo Teatro Real-en. 1878an, Eslava hildakoan, Valentin de Zubiaurre Madrilgo Erret Palazioko Musika Kaperako Zuzendari Maisua eta Madrilgo Musika eta Deklamazioko Eskola Nazionaleko Talde Instrumentaleko bitarteko irakaslea izendatua izan zen, gero, 1891an irakasle titularra izatera pasa zen. 1878an Paz Aguirrezabal Echazarretarekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten: Valentin, Ramon eta Pilar. Bi zaharrenak, jaiotzez gorrak, pintura ikasketak egin zituzten eta XX. mendeko euskal pinturaren ordezkari pragmatikoenetan bihurtu ziren. Txikienak, Pilarrek, piano eta konposizio ikasketak egin zituen Madrilgo Kontserbatorioan Julio Gomezekin. Gerora Ricardo Gutierrez Abascal "Juan de la Encina" arte-kritikariarekin ezkondu zen. Pilarrek bizitza guztian zehar harreman estua mantendu zuen espainiar musika munduko pertsonekin, hala nola, Manuel de Falla, Felipe Pedrell, edo Adolfo Salazar. Pilarri esker bere aitaren konposizio ia katalogo guztia errekuperatu ahal izan zen.

Operak

  • Luis Camoens (1864) H. Eslavari eskeinia (Cesare Perono da Luccaren Liburua)
  • Don Fernando el Emplazado (1869) H. Eslavari eskeinia (1. ekitaldia Ricardo Castelvecchio Liburua eta 2 eta 3. eskitaldiak Ernesto Palermi). Mariano Capdepónen espainiar bertsioa
  • Ledia (1873) Isabel de Borbón andrea, Asturiasko Printzesa, eta Francisco A. Barbieriri eskeinia (José de Cárdenasen Liburua).

Zarzuelak

  • El tigre del mar (Antonio Arnaoren testua) (osatugabea)
  • Los dos ciegos (osatugabea)
  • La perla del valle (Flor del valle) (García Santistebanen testua) (osatugabea).

Orkestrarako bakarrik

  • Sinfonía en mi (1874).

Ahotsa (bakarlaria/k-korua) eta orkestra

  • Tenore eta orkestrarentzat Romanzas. Osatugabea
  • Bakarlarim koru eta orkestrarako Himno-Cantata a la memoria de Pedro Pablo de Astarloa (1885). F. Arrese eta Beitiaren poesia.

Mezak

  • Lau ahotsetako bi koru eta orkestra nagusirako Meza (Garay, 1864)
  • Misa Pastorela hiru ahots eta organoa fa nagusian (1865)
  • Meza hiru hatos eta organoa la nagusian (1865)
  • Meza hiru ahots re nagusian eta organoa (1867)
  • Meza zortzi ahots eta orkestra ren (1876)
  • Meza lau ahots eta fagot Abendualdi eta Garizumarako (1879)
  • Meza bi koru solean eta orkestra (1880). Mª Isabel de Borbón, Asturisko Printzesari eskeinia
  • Meza lau ahotsera laburra eta orkestra do (1882)
  • Meza lau ahots, orkestra eta si bemol maiorrerako organoa (1888)
  • Meza lau ahotserako laburra eta mi maiorreko grande orkestra (1891)
  • "Assumpta est Maria in coelum" meza hiru ahots eta organorako (1891)
  • "Assumpta est Maria in coelum" meza hiru ahots eta organorako (1896)
  • Misa de Réquiem lau ahots eta orkestrarako (1904). Mª de las Mercedes de Borbón, Asturiasko Printzesari eskainia
  • Meza lau ahots eta fagotarako Abendugarai eta Garizumarako (1907).

Beste eliz-lanak

  • Flores a María: "Venid y vamos todos" hiru ahots eta organurako (1865)
  • Letanía bost ahots eta organurako (1865)
  • Letanía hiru ahots eta organurako (1865)
  • Letrillas a San Roque hiru ahots eta organurako (1865)
  • Miserere lau ahots eta organurako (1865)
  • O Crux lau ahots eta organurako (1865)
  • Plegaria hiru ahots eta organurako (1865)
  • Salve hiru ahots eta organu/pianorako (1865)
  • Oh, semea ederra. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1865)
  • Flores a Maria: "Vuestro encanto son las flores" hiru ahots eta organurako (1865)
  • Ave Maria stella hiru ahots eta organurako (1866)
  • Ay Jesús hiru ahots eta organurako (1866)
  • Genitori hiru ahots eta organurako (1866)
  • Letanía hiru ahots eta organurako (1866)
  • Letrillas a la Santa Virgen bi ahots eta organurako (1866)
  • Ego sum panis vivus. Hiru ahotserako motetea (1866)
  • Antífona a la Santa Virgen hiru ahots eta organurako (1866)
  • Ingemisco tan quam reus. Lau ahots eta organurako motetea (1866)
  • Motete para el triduo de Navidad (Alma generosa) hiru ahots eta orkestrarako (1866)
  • Te Deum hiru ahots eta organurako (1866)
  • Ave María hiru ahots eta organurako (1867)
  • Las siete palabras de Jesús en la Cruz. Hiru ahots eta organu/pianurako oratorioa (1867)
  • Letanía hiru ahots eta organurako (1867)
  • O quam suavis. Hiru ahotserako motetea (1867)
  • Aingeru Jesús jaioen. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1867)
  • Toki baten aingeru. Bi ahots eta organurako gabon-kanta (1867)
  • Flores a Maria: "Venid, venid, cristianos" hiru ahots eta organurako (1868)
  • Flores a María: "Amor bendice alma mía" hiru ahots eta organurako (1868)
  • Letanía I hiru ahots eta organurako (1868). Letanía II hiru ahots eta organurako (1868)
  • O Salutaris Hostia. Hiru ahots eta organurako motetea (1868)
  • Salve (1868). (I. Bertsioa: Hiru ahotsetara. II. Bertsioa: lau ahots eta organua) (1868)
  • Flores a María: "Venid y vamos todos" I lau ahots eta organurako (1869)
  • Flores a María: "Venid y vamos todos" II lau ahots eta organurako (1869)
  • Letanía I hiru ahots eta organurako (1869)
  • Letanía II hiru ahots eta organurako (1869)
  • Letanía III hiru ahots eta organurako (1869)
  • Letanía IV hiru ahots eta organurako (1869)
  • Letanía V bost ahotsetara (1869)
  • Zagales y pastores venid. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1869)
  • Flores a María a bi ahots eta organurako (1870)
  • Letanía I bi ahots eta organurako (1870)
  • Letanía II bi ahots eta organurako (1870)
  • Iru artzain gastiak. Ahots eta organurako gabon-kanta (1870)
  • Mundua egon aren. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1870)
  • O sacrum convivium. Hiru ahotserako motetea (1871)
  • Tantum ergo hiru ahots eta organurako (1871)
  • Venid y adorad, gustiok. Hiru ahotsetarako gabon-kanta (1871)
  • Flores a María hiru ahots eta organurako (1872)
  • Letanía hiru ahots eta organurako (1872)
  • Mundua egon aren. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1872)
  • Pasión según San Mateo. Lau ahotsetako koru eta orkestrarentzat oratotioa (París, 1874)
  • Letanía bi ahots eta organu/pianorako (1876). Atotxako Basilikarako konposatua
  • Salve bi ahots eta organu/pianorako (1876). Atotxako Basilikarako konposatua
  • Completas bi koru eta orkestrarako (1878)
  • Te Deum bi koru eta orkestrarako (1878)
  • Venid pastorcillos. Hiru ahots eta organurako gabon-kanta (1878)
  • O Salutaris Hostia. Guztiz Santuari motetea lau ahotsetara (1879)
  • Coro y Estrofas para la procesión del día de la Presentación bi ahots eta organurako (1881)
  • Letanía hiru ahots eta organurako (1882, 1885ean berrikusia)
  • Stabat Mater bi koru eta orkestrarako (1883)
  • Salve bi koru eta orkestrarako (1884)
  • Padre Nuestro. Orfeoirako errosarioa (1888)
  • Misterios del Santo Rosario hiru ahots eta orkestrarako (1890)
  • Letrillas para la Virgen lau ahots eta organurako (1892)
  • Ave María a ahots bat eta orkestrarako (1893)
  • Ave María I bi ahots eta organurako (1893)
  • Ave María II ahots eta orkestrarako (1893)
  • Padre Nuestro hiru ahots, koru eta organurako (1893)
  • Visperas de los Santos bi koru eta orkestrarako (1894)
  • Libera me Domine lau ahots eta orkestrarako (1899)
  • Himno Cantata a nuestra Señora de Begoña bi bakarlari, koru eta orkestrarako (1900). R. Mª de Azkueren testua
  • San Franciskori, 3en lenengo canta koru eta organurako (Ondarroa, 1901)
  • Jesu decus Angelicum. Guztiz Santuaren lau ahotsetarako motetea
  • O quam suavis. Guztiz Santuaren lau ahotsetarako motetea
  • O lux beatisima. Lau ahots eta orkestrarako motetea. Osatugabea
  • Despedida a la Santa Virgen koru eta organurako
  • Dúo bi ahots eta organurako
  • Gozos a la Asunción de nuestra señora. Gure ama jasokundekoari hiru ahotsetarako bertsoak
  • Gozos a la Virgen lau ahotsetarako
  • Letanía hiru ahots eta organurako
  • Popular bi ahots eta organurako duoa
  • Responso hiru ahots eta organurako
  • Santo Dios lau ahots eta organurako.
  • Vals bi biolin, biolontxelo/kontrabaju, oboe
  • Una siesta, biolin, biolontxelo eta pianorako vals-a
  • Ecos de Oiz, biolin/biolontxelo eta pianorako melodía (1899)
  • Solo kontrabaxurako pianorekin lagunduz
  • Pieza flautarentzat
  • Fantasía tronpa eta pianoarekin laguntzeko (1900)
  • Pieza arparentzat (1899).
  • Adiós. Adela Robreño andereñoaren albunerako nokturnoa
  • Lediaren Bailable
  • Blanca-flor. Nocturno expresiboa
  • Elena. Polka
  • Flor de mi valle. Zortziko
  • La Benigna
  • Mazurca
  • Nere alabachuarentzat. Zortzico
  • Neure amari. Zortziko
  • Souvenir d'une amie. Romanza
  • Vals
  • Redonova (1849)
  • Vals (1849)
  • Alfonso. Asturisko Printzeari eskeinitako vals-a (Caracas, 1858)
  • Recuerdos de Venezuela. Hitzik gabeko romantzea (Caracas, 1859)
  • Angélica. Aretoko jatorrizko polea (1871)
  • Teresa. Mazurca-Polka (1871-73)
  • Tempo di mazurca (1883)
  • Tres Polkak (1891)
  • Neure aitari. Zortziko (1894)
  • Andante maestoso. María Martos-i eskeinitako esaldia (1912).
  • Bi figaroen Sinfonia.
  • Andante edo organo/harmoniumrako sonatina
  • Bajete (Clemente de Santamarina konposatzailearekin elkarlanean)
  • Marcha ofertorio o entrada de procesión organo/harmonium-erako
  • "Sacris Solemniis"rako Ofertorioa. S.M.ko Pret kaperako lehen organista izan zen Juan Maria Guelbenzu-ri eskeinia
  • Fuga (1879) (Clemente de Santamarina eta J. Ildefonso Jimeno de Lerma konpositoreekin elkarlanean)
  • Pastorela (1881)
  • Pastorela (1883)
  • Sonata (1884)
  • Pastorela (1890).
  • Ausencia (Antonio Arnao-ren testua)
  • soprano, piano/arpa/harmonium-erako Ave María, piano/arpa/harmonium
  • Pasó la primavera
  • Un gemido y un adiós, candor
  • Vida y Muerte. Madrigal
  • Zortzico a Astarloa
  • Marcha (1868)
  • Melancolía. Erromantza (1871-73) (Antonio Arnao-ren poesia)
  • Canción de las lineras (1886). Moguelen Peru Abarca liburuko bostgarren elkarrizketatik ateratako testua. 1886ko Durangoko Fiestas Euskaras-en estreinatua. Casa Dotesio-k argitaratua
  • Ama euskeriari azken agurra. Zortziko (1893). (F. de Arreseren testua)
  • Himno al beato Valentín de Berriochoa (1905)
  • Sourire (1906).
  • Aria
  • Salve (1896), (Ahots eta organurako bertsioa
  • II. Bertsioa ahots eta hari-orkestrarako)
  • Benedictus (1911).
  • Himno a Vasconia (1896). (I. bertsioa Orfeoirako. II bertsioa Tenore, Barítono/Baju eta Bandentzat. III. Bertsioa ahots eta pianorako).
  • Andra Mariya.
  • J. De Monasterioren arpa, oboe, clarinete, tronpa eta hari-instrumentuentzat kontzertu azterketa. Zubiaurrek pianorako konpondua. Lehen aldiz Madrileko Kontzertu Elkartean antzeztu zen. A. Romerok argitaratua.
  • Ejercicios de oposición para la Real Capilla. Andante turuta eta pianorako
  • Bajo lau zati edo hahots armonizatzeko
  • Triple melodikoa lau zati edo hatos armonizatzeko
  • Ave Maria hari-orkestrarako (1877)
  • Flauta a solo (1879)
  • Solo oboerako (1886)
  • Andante organurako (1887)
  • Contrabajo bakarlariarentzat (1893)
  • Aria bakarlari bajua Amabirjin Guztiz Santu egunerako (1896)
  • O Salutaris Hostia. Motete Guztiz Santuari (1898), (I. Bertsioa: tenore eta organua, eta II. Bertsioa: hari-kintetoz lagunduriko tenorearentzat)
  • Pieza para violín (1904).
  • Transcripciones. Dantzari-Dantza. Garaien dantzatzen den zortzikoa.
  • Ansorena, J. L.: "Valentín Mª de Zubiaurre y Urionabarrenechea. Maestro de maestros", Euskor 10. zkia, 1985 apirila, 24-27 or.
  • Arana Martija, J.A.: Música vasca, Bilbao, Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1987, "Valentín Zubiaurre folklorista", Ibidem 4. zkia, 1984 urtarrila, 81-83 or.
  • Belaústegui, J. J.: "Flor de mi valle", La Vasconia. Revista ilustrada euskaro-americana, Buenos Aires, 1900eko urtarrila
  • Bru Romo, Margarita: La Academia Española de Bellas Artes en Roma (1873-1914), Madril, Ministerio de Asuntos Exteriores, 1971
  • Gómez Amat, C: Historia de la música española: Siglo XIX (V. Liburukia), Madril, Alianza Argit., 1984
  • Gutierrez Zubiaurre, Leopoldo: "Los Zubiaurre: una familia de Artistas", Anuario del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1994, 85-93 or.
  • Hidalgo de Mobellán, A.: "Un gran artista vasco. Valentín Mª de Zubiaurre. Un recuerdo de 1888", La gaceta, Bilbo, 1888ko abendua
  • "Valentín Mª de Zubiaurre", Ilustración Musical Hispano-Americana, II. urtea 38. zkia, Bartzelona, 1889
  • Jaizquibel, L: "Don Valentín Mª de Zubiaurre", La Vasconia. Revista ilustrada, Buenos Aires, I. urtea, 6. zkia, 1893ko azaroa 30, 62 or.
  • Lasuen, V., "Crónica de las Fiestas Euskaras", Temas Vizcaínos, 133, Bilbo, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1986
  • Olano, V.: "Galería biográfica de vascos ilustres: Valentín Mª de Zubiaurre", Euskalerriaren Alde, IV. liburukia, 1914
  • Peña y Goñi, A: "Impresiones Musicales" Colección de artículos de crítica y literatura musical. Primera Serie. Madril, 1878, 327-342 or.
  • "Zubiaurre y su primera ópera" Ibid., 207-222 or.
  • "Don Valentín Mª de Zubiaurre. Apuntes biográficos", Euskal-Herria, XIV. liburukia, 1886
  • Sagardía, A: "Recordando a un gran compositor", Vida Vasca, 1948, 222-224 or.
  • "En torno a la ópera vasca y al centenario del estreno de Ledia de Zubiaurre", Vida Vasca, 1977
  • Subirá, J.: Historia y anecdotario del Teatro Real, Madril, Plus Ultra argitaletxea, 1949, 233-269 or.
  • Historia de la música española e hispanoamericana, Madril, Salvat, 1953
  • Historia crítica del Conservatorio de Madrid. Madril, Ministerio de Educación y Ciencia. Dirección General de Bellas Artes, 1967
  • La música en la Academia. Historia de una sección, San Fernando Arte Ederretako Errege Akademia, Madril, 1980
  • Urrutia, E: "Valentín de Zubiaurre", Euskalerriaren Alde, 1921, 214 zkia, 391-392 or.
  • VV.AA. Necrología de Don Valentía Mª de Zubiaurre, Boletín de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, 2. aroa, VII. liburukia, 1914
  • Zubiaurre P.: "Historia de una vocación", Tavira, 12. zkia, III. urtea, 1961 abendua
  • "Predestinación, vocación y voluntad", Guerediaga 3. zkia, 1966 uztaila.