Elkarteak

Elhuyar Fundazioa

Elhuyar taldea, Elhuyar Fundazioa (Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua), Elhuyar aholkularitza S.L. (Gizarteko hainbat esparrutan hobekuntza sortzeko zerbitzuak eskaintzea du helburu, parte hartzean eta berdintasunean oinarrituta eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskainiz) eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. (Hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen dituen empresa. Elhuyar Fundazioaren eta IXA, Euskal Herriko Unibertsitateko errendimendu altuko taldearen ekimenaren ondorioz jaiotakoa) enpresek osatzen dute.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu. Ordutik zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko dihardu lanean.

Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina.

Helburuak, berrikuntza ardatz izanik, zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea eta euskal gizartearekin bat eginez, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea dira.

Elhuyar Fundazioaren kulturaren gakoak hauek dira:

  1. Bezero, bazkide eta gizartearen beharretan oinarritzen da; haien beharrizanak entzun eta/edo asetuz.
  2. Elhuyar markaren balioak bultzatzen ditu.
  3. Berritzaile izateko bokazioa duten profesionalekin kontatzen du.
  4. Enpresa irekia da: aliantzak, lankidetzak eta berrikuntza irekia sustatzen ditu.
  5. Jakin-mina eta etengabe ikasteko jarrera duten profesionalez osatzen da.
  6. Euskaraz bizi eta lan egiten du.

Guztia kontutan izanik, Elhuyar Fundazioak zientziaren dibulgazioan eta hizkuntza normalizazioan egiten duen lanagatik sari garrantzitsuak irabazi ditu.

Elhuyar Fundazioan elkarlana sustatzen da. Horregatik, hitzarmenak sinatzen dira zenbait erakunderekin, partekatzen diren helburuei tinko eusteko. Besteak beste, erakunde hauetako kide da Elhuyar:

  1. Langune (hizkuntza Industrien elkartea)
  2. Euskaltzaindia
  3. Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (Saretek)
  4. Jakintzaren Clusterra
  5. Alphagalileo, Europako ikerketari eta berrikuntzari buruzko berriak zabaltzen dituen albiste-agentzia
  6. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
  7. Eusko Ikaskuntza
  8. Euskal Editoreen Elkartea
  9. Fundazioen Euskal Konfederazioa (Funko)
  10. Ikus-entzunezkoen Klusterra (Eiken)
  11. Innobasque
  12. Gipuzkoako estrategia bulegoa
  13. Garabide