Konposatzaileak

Catalan Sanchez, Teresa

1951an Iruñean jaiotako konpositore nafarra.

Konpositore gisa bere burua Gonzalez Aciluren dizipulutzat dauka, batez ere idazkeraren zehaztasunean. Bertan, esperimentazio formal eta teknikoak garrantzi handia dute, sortzaile izan zen Iruñeko Taldean ohikoa den bezela. Batez ere bere karrera hasieran, forma ezagunen erabilera, musika-tresnen ohiko erabilera eta dikotomia tonal/atonala gainditzen duen esperimentazio harmonikoa lantzen ditu. Ikus Iruñeko Taldea.

KSE