Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Iruñean aski ezagunak diren San Fermin jaiekin estuki lotua dago. Jesus Ramos ikerlariaren lan neketsu batek erakusten duen moduan, dagoeneko XVI. mendean, jaietan musika eta dantza erakustaldiak izaten ziren. Era berean, jai horien ospakizunetan Udalari laguntzen dantzariak zeudenaren testigantza dago. Urrutitik datoz beraz, Iruñeko Udal Taldearen sorreraren aurrekariak; ondoren etorriko zen ordezko izanen den Duguna Folklore taldea.

Hala eta guztiz ere, bitxia izaten jarraitzen du Iruñeak, Udalak parte hartzen zuen kultur eta erlijio-ekitaldietarako, dantza udal talde bat izan nahi izateak, hau da, Udalaren protokoloaren menpeko folklore-taldea,. Data horietan, ez zen Euskal Herrian pareko kasurik, antzekoak bai eman ziren ordea, beste zenbait udalek bazituztelako babestuak edo hitzarmen bidez, hirietako ekitaldi kulturaletan parte hartzen zuten taldeak.

Baina Iruñeko kasuak zorioneko salbuespena suposatu zuen, hastapenetatik ideia Udalaren menpeko taldea sortzea izan baitzen, "Txistulari"ekin edo "Udal Banda"rekin egin zen bezala. Honek, aurrekaria ezarri zuen Nafarroan beste talde batzuk sortzeko, bestak beste Tuterakoa 1964an edo urte bat beranduago Tafallan.

Horrela ematen da aditzera Udaletik bidali ziren eta Iruñeko Udal Artxibategian dauden eskutitzetan. Gauzak horrela, 1949. urteko irailean, Udaleko Sustapen Batzordeak gutun bat bidali zion Iruñeko Orfeoiako lehendakaria zen Baldomero Baróni. Eskutitz honetan, orfeoi famatu honetako kideekin udal dantzarien, "danzaris"(sic), talde bat sortzeko ideia proposatu zion. Kasualitatez, Iruñeko Orfeoiak berak ere aztergai zuen herrialdeko dantzez arduratzen zen atal bat sortzea. Bere erantzuna baiezkoa izanen zen eta berehala egin zen taldean barruan hautaketa-prozesua.

Osoki eta erabat udalaren menpekoa izanen zen talde bat sortzearen ideia hasieratik oso argi zegoen. Beste talde batzuk prest agertu ziren, Muthiko Alaiak talde folklorikoak Udalari bidalitako eskutitz batean azaltzen den moduan. Muthiko Alaiak taldeak, Oberena eta Sección Femenina taldeekin batera, Nafarroako orduko panorama folklorikoa osatzen zuten. Aipatutako gutunean, taldeko lehendakaria zen Miguel Angel Astizek, udal taldea osatzeko eskaintza agertzen zuen, horretarako, argudio moduan, taldearen curriculum zabala erabili zuen, 1931. urtean fundazioarekin hasiz. Udalak eskaintza hau eskertuko zuen baina ideia alboratu zuen, haien hitzetan, taldeak "... de carácter eminentemente municipal" izan behar zuen.

1949ko urriaren 27an, Udaleko Batzar Iraunkorra elkartu eta Iruñeko Udal Dantza Taldearen sorrera erabaki zuen. Horretarako, Ignacio Baleztenaren eta José María Iribarrenen gomendioak jarraitu zituzten, hauek, artxiboetan bildutako dokumentazio ugarian oinarrituz, hiriko festa egunetarako, batez ere Corpus Christi-an, dantza taldeak, haietako batzuk balentziarrak, kontratatzeko ohitura zegoela erakutsi zuten. Ordura arte ez zen ezagutzen talde propiorik. Ondoren, ospakizun hauek bertan behera gelditu ziren 1780. urtean Carlos III.ak dantzen aurka promulgatu zituen debekuen ondorioz.

Batzordea heldu zen akordioaren arabera, hitzez hitz, taldeak honako ezaugarriak izanen zituen:

  1. "...Creación del grupo, cuya organización, instrucción y cuanto corresponda con la actuación del grupo estará a cargo de la sociedad coral Orfeón Pamplonés.
  2. Integrado por 15 personas: Un banderari, 2 gorri y 12 Danzaris.
  3. Indumentaria. Según diseño de Lozano Sotés.
  4. Acompañar a la corporación.
  5. Cuando se actúa y como.
  6. Organización . Facultad de la Comisión municipal permanente."

Taldearen sorrera, hasieratik azaroaren 29ko prozesioan, Iruñeko patroia den San Saturnino jaian, ateratzeko asmoarekin baldintzatua izan zen. Denbora eskasiak taldeak bere aurkezpenean ezin dantzatzea ekarri zuen. Denbora tarte labur horretan, kalejira pausu erraz batzuk besterik ezin izan zituzten ikasi, santua bere horma-hobian utzi ondoren bere izena daraman elizan, udaletxera itzultzean dantzatuko zituztenak. Protokoloaren arabera, dantzariei bakarrik santua behin gordeta uzten zitzaien dantzatzen. Iruñeko apezpikuak, udalak laguntzaile berezi horiek egotearen egokitasunaren edo egokitasun ezaren galderari erantzunez, baiezkoa eman zuen baina honako iradokizunekin baldintzatu zuen:

"... no bailar dentro de la iglesia (...) evitando dentro del templo cualquier movimiento, cualquier gesto, que pueda parecer o simular danza o ritmo folklórico (...)"

eta, gehitu zuen:

"cuando acompañe al ayuntamiento en procesión litúrgica o religiosa (...) marque con sus propios pies un movimiento suave, digno, siguiendo el ritmo de la música, de modo, que no sea causa de que la atención de los que forman parte de la procesión y de los que la contemplan desde fuera pare mientes, más en el grupo de danzantes, que en la misma litúrgica procesión".

Elizaren oniritziarekin, taldeko partaideak identifikatuko zituen jantziak egin ziren. Batzordeak lan hau Pedro Lozano de Sotés margolari nafarrari eskatu zion, honen emazte, margolari eta diseinatzaile zen Francis Bartolozzi Sánchezen lankidetza estuarekin. Jantziak euskal folklorearen jantzi ezberdinekin osatu ziren.

Aukeratu ez zuten kartela. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Aukeratu ez zuten kartela. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

1949ko azaroaren 29an ateraz iren lehenengo aldiz, berebiziko kolorea emanez Iruñeko patroiaren prozesioari, ekitaldira hurbildu ziren lagunen oniritzia jasoz.

Primer acompañamiento. 1949. Arch. Duguna.

Lehen akonpainamendu. 1949. Duguna Artxiboa.

Dantza taldea hurrengo urteetan sendotuz joan zen. Bere errepertorioa euskal dantzen ikerketaren bidez handitzen joan zen. Francisco Arrarás Sotok, 1953ko abuztua arte taldeko zuzendari izan zenak, 45 dantzaz osatutako errepertorioa bildu zuen, eginkizun horietan zebiltzan Euskal Herriko elkarte kulturalen artean zenbaki-marka. Bilketa lan hori, Nafarroan zein Nafarroatik kanpo erakutsia izan zen, taldeak 17 aldiz dantzatu zuelarik atzerrian, zenbaki goraipagarria, garai haietan mugak zeharkatzeko zeuden zailtasunak kontuan hartuta.

Taldeko zuzendaria buru zela eta zenbait aholkularien laguntzarekin, antzerki ikuskizun folkloriko bat sortzen joan zen. "Duguna" izena emanen zitzaion. Javier Bello Portu konpositorearen zuzendaritza zuten Iruñeko Orfeoiaren eta Santa Cecilia orkestraren musikarekin, baleta, herri dantzak, antzerkia eta musika nahastuko zituen ikuskizuna izan zen. Ikuskizun mota honen aurrekariak eta "Duguna" ikuskizunarendako inspirazio izan ziren 20. eta 30. hamarkadetako Saski Naski donostiarra, Elai Alai bizkaitarra edo Oldargi sortzeko zenbait dantza taldeen elkarlana.

Pedro Lozano Sotes. Muskilda koadrorako zirriborroa. Duguna ikuskizuna. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Pedro Lozano Sotes. Muskilda koadrorako zirriborroa. Duguna ikuskizuna. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Aurkakoak ere izan zituen berrikuntza honek, herri dantzek bere herri mugak gainditzea ekarriko zuen; askotan haien kulturaren aberastasuna ezagutzen ez zuten publiko berri bati ateak irekiz. Dantza modu ezberdinean aurkeztu zen, herri kultura ikuskizunean bihurtuz. Iruñeko, Bilboko, Donostiako, Baionako... antzokiak bete zituen lau urtez jarraian, 1952tik 1956ra, ezin hobeak izan ziren kritikak jasoz.

programa de mano. 1952. Arch. Duguna.

Eskuko programa. 1952. Duguna Artxiboa.

Ikuskizun horren arrakastak taldeari gure geografiako hamaika txokoetatik mugitzea ahalbidetu zion. Errepertorio oso zabala garatu zuen, urtez urte bizirik mantentzen ziren dantzen ikasketaren eta desagertutako beste batzuen ikerketaren bidez. Besteak beste, Urdiaineko dantzak errekuperatuz edo "pamplonas" izenarekin ezagunagoa den Iruñeko ttun-ttun bezalako dantza berriak sortuz.

Lortutako ospeak, berrogeita hamarreko hamarkadan taldeari zenbait folklore-jaialdietan parte hartzeko aukera eman zion. Baina agian, garai haietan egin zuten bidaiarik gogoratuena, 1958. urtean Italiara egindakoa izan zen. Ondoren, sei bira egin zituzten herrialde horretan, horien artean Pio XIIak, bere aitasantutzaren azken egunetan, honi emanaldi bat eskaini ostean, harrera eta bedeinkapena eman zienekoa izan zen taldearendako momentu historikoenetako edo garrantzitsueneko bat.

Dagoeneko 70. hamarkadan, taldeak aurrekoak bezain berezia izan zen bidaia egin zuen. Honetan, Estatu Batuetara egin zuten bidaia Iruñeko Erraldoien Konpartsari lagunduz (salbuespen bitxi batekin, herrialde horretan gailentzen zen segregazio-politikaren ondorioz bikote beltza ez zuten eraman). Segizio berezi horrek New Yorkeko Sagar Handian zehar desfilatu zuen, hiri horretan 1965ean ospatu zen Munduko Feriaren karira.

Taldea folklorearen munduan izena lortuz joan zen eta bere lana zenbait sarien bidez aitortu zitzaion: lehengo saria Sicilian 1975ean jaso zuen, folklore-taldeendako Sidmouth-eko lehiaketan eta Eisteddfod-eko Tesside Internazional (Ingalaterra) jaialdian jasi zituenarekin batera. Azken honetan, taldeak, 1974 eta 2001 urteen artean zazpi alditan parte hartu zuen, bostean saria irabaziz, horietatik erdia talde independente moduan, Duguna Folklore Taldea izenarekin.

Inglaterra 1974. Arch. Duguna.

Ingalaterra. 1974. Duguna Artxiboa.

Diktadura frankista amaituta, nolabaiteko askatasun airea arnas zitekeen, eta trantsizio demokratikoa deitutako garaian berpiztu ziren Nafarroan sentimendu euskaltzaleak. Giro berri horren barruan hasi ziren folklorearen eta kulturaren munduan ekimen berriak sortzen. 1969an sortu zen Eusko Dantzarien Biltzarra, Euskal Herriko folklore-taldeak biltzen zituen eta lehenengo Dantzari Eguna" edo Dantzariak ikerketa aldizkaria bultzatu eta sustatu zituenak. Aldeko giro honekin, Iruñean bertan eta Nafarroako hainbat herritan dantza talde ugari sortu ziren, zenbait adibide aipatzearren nabarmentzekoak dira: Iruña Taldea, Zangozako Rocamador 1972an, Ortzadar 1974an eta abar luze bat. Taldeen gehiengoak, beste hainbat erakundek eta elkartek egin moduan, ikurrina hartu zuten askatasun eta identitate sinbolo gisa. Urteek aurrera egin ahala, prozesio ofizialetan sinbologia honen presentziak, Udalaren eta dantzarien arteko etengabeko liskarra suposatu zuen, jendartean bertan gertatzen zenaren ispilu zelarik. Gatazka honek laurogeiko hamarkadaren zati batean ere zabaldu zen eta taldeak prozesiotik kanporatua izateko mehatxu bat baino gehiago jaso zituen. Nafarroako sinboloen arautzea zuen maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legearen promulgazioarekin, gatazka bere amaierara heldu zen; Udal Dantza Taldeak ikurrina ez uztearen jarreran aurrean, bi urte beranduago, Udalak taldearekin moztu eta taldea desagerrarazi zuen. Honek erantzun ugari eta taldearen aldeko elkartasun ekitaldiak ekarri zituen (peñetako pankartak, omenaldiak, laguntza ekonomikoak, eta abar.).

Entrada Aytº. Prog 1985. Arch Duguna.

Udaletxeko Sarrera. 1985eko programa. Duguna Artxiboa.

Dantza taldeak izen honekin 1988. urtean hasiko zuen bere ibilbidea. Iruñeko Udal Dantza Taldearen lekukoa hartu zuen.

Kanpo eta barne tentsioz inguratutako urte gatazkatsu batzuen ondoren, taldeak berriro ekin zion bere bideari. Nahiz eta entseguetarako lokalik ez izan, egoitza sozialaren etengabeko aldaketak gertatu eta Udalarekin harremanak bideratzeko saiakera berriekin saiatu, jarduerek aurrera jarraitzen zuten. Entseguei, herri dantzekiko fideltasunari eta folklorea zabaltzeko bideen bilaketari zegokienez bere aurrekarien lan filosofia mantendu zuen.

Nazioarteko ekitaldietan parte-hartzea lan egiten jarraitzeko motibazio ere izan dira. Dagoeneko aipatu den Ingalaterrako lehiaketan taldearen parte hartzea, adibidez. Baina beste herrialde batzuek ere gozatu ahal izan dute taldearen erakustaldiekin: 1991. urtean, Okayamako Nazioarteko Jaialdian, Dugunak, dantza ezberdinen zatiekin osatutako ikuskizun batekin parte hartu zuen, esker oneko publikoaren txaloak jasoz. Paderbornek (Alemania), Iruñearekin senidetutako hiriak, 1994, 1996 eta 2002 urteetako bere txapelketetan parte hartzera gonbidatu zuen taldea.

1992. urtean Sevillako Erakusketa Unibertsala ospatu zen eta bertan izan zen taldea. Nafarroako Gobernuaren enkarguz Expoko Nafarroaren egunerako Udalak sustatu zuen "Ama Lur" ikuskizunean parte hartu zuen. Valentín Redín Flamarique bertako koreografo famatuak zuzendu zuen.

1996. urtean bere hastapenetara itzuli zen eta Udalarekin harremanak bideratu zituen hitzarmen baten bidez, honen ondoren, taldeak "Iruñeko Udal Dantzari" gisa parte hartuko du Udalak antolatzen dituen ekitaldi ofizialetan.

Prozesioa. 2000. Josu Santesteban Artxiboa.

Prozesioa. 2000. Josu Santesteban Artxiboa.

Taldea neskak zein mutilak diren 50 lagun inguruk osatzen dute. Errepertorio zabala du, gainontzeko lurraldeak gutxietsi gabe, batez ere dantza nafarrez, bizkaitarrez eta gipuzkoarrez osatua. Gainera, haur-atala den "Alai Gaztea" taldean harrobi bikaina du, honetan, 8 eta 15 urte bitarteko haurrak daude, adin hori beteta talde handiko partaide izatera pasatzen dira. 1990. urtean sortu zen, baina 1992. urtea arte ez zen izen horrekin agertu. Taldeko dantzariak diren monitoreek gidatzen dute, dantzari izandakoen laguntzarekin. Baina dantzari batek ezin du dantzatu musikarik ez badu. Dugunak hamabost kidez osatutako fanfarre bat du. Bertako tresnak (txistua, txirula, tanborila, ttun-ttun-a, eta abar.) eta klasikoak (gitarra, biolina, eta abar.) bateratzen ditu.

Mende berriaren lehenengo hamarkada oso emankorra ari da izaten taldearentzat. 2008. urtetik oso harreman estua du Kezka Dantza Talde gipuzkoarrarekin. Ordutik. "Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia-Ezpalak" antolatzen ari dira elkarlanean. (8. Argazkia)

Taldeen arteko elkarlanaren beste emaitzetako bat, arrakasta handiz 2008ko otsailean Juan Antonio Urbeltz ikerlari eta zuzendari koreografiko famatuaren zuzendaritzapean, Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztutako Axeri Borda ikuskizunaren emanaldia dago. Emanaldi koreografiko hau euskal sinesmen zahar batean oinarrituta dago, Japonen ere agertzen da sinesmen hau. Honen arabera, ekaitzaren ostean eta eguzkia agertzen denean, sortzen den ortzadarraren azpian ezkontzen dira azeriak. Ikerlariak, Andoainen, Adunan edo Hernanin zabaldutako Axeri-dantzak hartuta, eszena bat osatu zuen. Emanaldian, 41 dantzarik hartu zuten parte, batez ere Donostiako Argia taldekoak, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarreko Kezka taldeen laguntzarekin.

Azeri-boda. 2009. Arch. Duguna.

Azeri-boda. 2009. Duguna Artxiboa.

Bukatzeko, Duguna taldeak, 2009ko irailean, momentu horretarako sortutako ezpata-dantza bat aurkeztu zuen, Iruñeko Ezpata-dantzan bihurtzeko helburuarekin. Lehen, San Fermin Txikiton, San Ferminen Martirioaren jaian, urtero, beste herri batzuetako dantzak dantzatzen ziren. Baina azken urteetan, ekitaldiari eta hiria berari egokitutako dantza bat sortzea pentsatu zen. Helburu horrekin, 2006an hiriburuan antzezten ziren dantzen inguruan aztertzen eta informazioa biltzen hasi ziren. Juan Antonio Urbeltz beraren laguntzarekin, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako testuak aztertuz, dokumentazio lan nekeza egin zen, honetan, Iruñeko ekitaldietan eta ospakizunetan dantzarien presentzia bazela agertzen zen. Emaitza, birsortutako dantza bat da, ez berreskuratua, Iruñean ezpata dantzak egin zirela dakigun arren, ez baitakigu nolakoak ziren. Beraz, dantza momentu horretarako sortu zen.

Dantza hau "XXI. Mendeko dantza" izateko ideiarekin jaio zen, gaur egungo baloreekin bat eginez. Honengatik, eta aitzinean gertatzen zen moduan alderatuta, "Iruñeko ezpata-dantza" emakumeek zein gizonek dantzatzen dute. Hori bai, taldeak oso argi du "Iruñeko ezpata-dantza, Iruñeko dantza izanen dela, bakarrik iruindarrek propio sentitzen dutenean ".

Iruñeko ezpatadantza. 2009. Arch. Duguna.

Iruñeko ezpatadantza. 2009. Duguna Artxiboa.

  • ARRARÁS SOTO, Francisco. "La danza en Pamplona". Navarra. Temas de Cultura Popular" ; 292. Iruñea : Nafarroako Foru Diputazioa, 1977, 2. argitalpena: 1979.
  • BIDADOR, Joxemiel. "Un edicto contra las danzas del Obispo de Pamplona Juan Lorenzo Irigoyen Durati (1769)". Nafarroako Etnologia eta Etnografia koadernoak ; XXVIII, 67, 1996. 13-18 or.
  • (EGILERIK GABE). "El grupo de Dantzaris del Ayuntamiento de Pamplona ha conmemorado el XXV aniver-sario de su fundación con una serie de festivales folklóricos, conferencias y conciertos". Dantzariak ; 5. Donostia : Euskal Dantzarien Biltzarra, 1974.
  • HERNÁNDEZ ASCUNCE, Leocadio. "El Corpus de Pamplona en los siglos XVII y XVIII". Príncipe de Viana ; X, 34. Iruñea : Nafarroako Gobernua, 1949. 87 or.
  • LOZANO BARTOLOZZI, P. Pedro y Pitti. Iruñea : Iruñeko Udala, 1986.
  • LOZANO URIZ, P. "Un matrimonio de artistas. Vida y obra de Pedro Lozano de Sotés y Francis Bartolozzi". Arte Saila ; 41. Iruñea : Nafarroako Gobernua, 2007.
  • RAMOS MARTÍNEZ, Jesús. "La danza en las fiestas y ceremoniales de Iruña a través de la historia. Los sanfermines de Pamplona en la superación de fronteras interiores". In: FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (Zuz.). Fronteras y puentes culturales. Danza tradicional e identidad social. Pamplona : Pamie-la, 1998.
  • RAMOS MARTÍNEZ, Jesús. "Ordenaciones para la música y la danza en la Pamplona del Siglo XVIII". Nafarroako Etnologia eta Etnografia koadernoak" ; XIX, 49.1987. 71-74 or.
  • UGARTE ABARZUZA, Oskia; MARTIARTU TAPIZ, Unai; "Duguna". Jentilbaratz. Folklore Koader-noak ; 11. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2008. 111-156 or.
  • Tomás Berraondo Garcíaren agiritegi partikularra. Iruñeko Udalaren dantzaria. Duela zenbait urte udal dantza taldearen historiaren bilketa bizian aritzen da.
  • Duguna Folklore Taldearen agiritegi dokumentala.
  • Iruñeko Udal Agiritegia.