Arkitektoak

Dominguez Salazar, Jose Antonio

Arkitektoa izan zen eta Donostian jaso zen 1911ko ekainaren 19an. Madrilen hil zen 2007ko irailaren 7an.

Ikasketak Madrileko Arkitektura Eskolan burutu zituen. 1946tik 1964ra bitartean irakasle laguntzailea izan zen eta Eskola bereko Proiektuen Katedraren arduraduna.

San Fernando-ko Arte Ederretako Errege Akademiako kidea zen heinean, Arkitektura Saileko presidentea izan zen, akademia bereko liburuzaina eta artxibozaina ere izanik.

Bere lan gehienak Madril aldean gauzatu zituen, esaterako, Alcala kaleko Urquijo Banketxearen eraberritzea (1947, 1976); Urquijo Banketxearen langileentzako etxebizitzak (1946-1948); Manuel Sainz de Vicuña arkitektoarekin batera Niño Jesus auzoari zegokion proiektua eta horren gauzatzea; auzo berean Luis Moya Blanco arkitektoarekin Pilareko Andra Mariaren Eskola (1959-1960); Gutierrez Sotorekin batera, Vallehermoso kaleko etxebizitzak (1953-1961); La Estrella eta Moratalaz auzoetako etxebizitzak; Moratalazeko Andra Mariaren parrokia; edota Madrileko Zazpi Tximinien Eraikinaren eraberritzea, Fernando Chueca Goitiarekin batera (1957).

Jatorrizko hirian, Donostian alegia, Teniseko Errege Klubeko pista estalia burutu zuen. Hainbat proiektuak burutzeko Lehiaketetan lehenengo saria eskuratu zuen, besteak beste, Donostiako Udal Estadioa, San Mames futbol zelaia (Bilbo) eta Nekazarien Zirkuluaren Etxola (Sevilla).