Politikariak eta Kargu publikoak

Arocena Elguea, Luis de

(1781-1852). [Azpeitia-Donostia]. Probintziako aholkularia 1823tik eta foru administrazioan aditua. Aldundiko behin-behineko idazkaria ere izan zen. D. Fermin de Lasak, Mandasko dukeak, laudorioak eskaini zizkion bere Una agrupacion bascongada de 1820 a 1850, Tolosa, 1884 lanean, Claudio Anton de Luzuriaga, Agustin Pascual de Iturriaga eta Luis de Arocenak osatzen zuten tertulia heterogeneoaz aritzean.