Zuzendariak

Erice Aras, Victor

Karrantzan 1940ko ekainaren 30ean jaiotako zine-zuzendari bizkaitarra.

Zientzia Politiketan lizentziatua. 1961ean Zine Eskola Ofizialean sartu eta En la terraza (1961), Entrevías (1962) y Páginas de un diario perdido (1962) praktikak egin zituen. Los días perdidos (1963) praktikarekin diplomatu zen. Zine-kritika idatzi zuen "Nuestro Cine" aldizkarian. Zine profesionalean gidoilari bezala hasi zen. Santiago San Miguel, Antxon Ezeiza eta José Luis Egearekin batera, Ezeizaren lehen film luzea izan zen El próximo otoño-ren (1963) gidoia idatzi zuen. Miguel Picazoren Oscuros sueños de agostoren (1967) gidoian ere lankide izan zen. 1969an José Luis Egea eta Claudio Guerinekin batera Los desafíos zuzendu zuen. Elias Querejetaren ekoizpen honek Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Kontxa eta Zinematografia-Idazle Elkartearen Gidoirik Hoberenari (Z.I.E.) eta Aktorerik Onenari saria lortu zituen.

Bere lehen El espíritu de la colmena (1973), berriz ere Elias Querejetaren ekoizpenekoa, film luzearekin aurreko bere lanean sortarazitako itxaropenak, Ana Torrent txikiaren begirada sutsuaren bitartez kontatutako lilurapen eta olerkiz betetako lan honi esker, gainezka egin zuen. Filmak, Guda Zibilean, bere ondorio erabat tamalgarriz, alderdi frankistaren garaipenari buruzko erreferentziaz josia, bere iraupen guztian zehar mitoak sortzen dituzten aztikeriak edota errealitate nahasgarri bati aurre egin eta heldutasuna suposatzen duen trauma bezalako gai iradokitzaileak lantzen ditu. Benetako maisu-lan honek, espainiar zinearen baitan ukaezineko erreferentzia puntu bihurtzeaz gain, betirako kontsakratu zuen. El espíritu de la colmenak Donostiako Zinemaldiko Urrezko Domina, Turingo Zinemaldiko Saiakera eta Arte Filmik Hoberenari Saria, bost sari, euren artean Z.I.E.ko Zuzendaririk Hoberena eta Filmik hoberena edo Chicagoko Zinemaldiko Zilarrezko Hugo, beste sari askoren artean, irabazi zituen.

Bitxia izan arren, berriz filmak egiten jarraitzeko, lortutako arrakasta ikaragarria aprobetxatu beharrean hamar urtez aldendu zen. Aldi horretan, ekonomia-gorabeherengatik azkenean porrotera joan zitzaion zinematografia-egunkariari buruzko egitasmoa filmatzen ahalegindu zen, publizitate lanak ere egin zituen eta bere opera primarekin lortutako arrakasta ikaragarriaren ondoren zinegile bezala bere egoeraz hausnarketa egiteari ekin zion. Azkenean, 1983an, Elias Querejetaren ekoizpeneko egun horietan bere emaztea zen Adelaida García Moralesek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituz El sur zeritzan bigarren film luzea estreinatu zuen. Film horrek, El espíritu de la colmenarekin paraleloak ditu, baina azalpena ikuslearentzako ez da hain kriptikoa edota irisgarriagoa da. Berriz Ericek Franco Jeneralaren garaipenak jotako inguru itogarri baten ume-arotik nerabezarorako igarobide zailaz ziharduan.

Maisulan berri honen tragedia handia hitzartutakoaren arabera filma bukatzeko hogeita hamar egun gelditzen zirela Elias Querejetak ekoizpena etetea izan zen, Erice bat-bateko amaiera ematera behartuz. Hegoaldeko paisaiak, zintaren amaian, Itziar Bollaínek interpretatutako Estrella protagonistak aurkitzen zituen argazki batzuetara mugatuta gelditu ziren. Erabaki horrek hasierako elementu garrantzitsua zen kontakizunaren ikuspegi morala zapuztu egiten zuen. Jatorrizko gidoian, Estrella, bere aitak inoiz egiterik izan ez zuen bidaia bat betez, Andaluciarantza abiatzen zen. Derrigortutako bidaia bat zen, zeren aitak, bere bizitzaren azken egunean, Estrellaren burukitapean pendulu bat utzi zuen (gehien batu zituen objektua). Ekimen horrek, alaba hegoalderako bidaia egitera behartzera zeraman, bertan aitaren nerabezaroaren paisaia, bere nortasunaren aurpegi estalia eta bere ezkutuko amodioaren emaitza, Estrellarentzako ustekabeko neba bat, aurkitzera eramanez. Filma geldituta ikustean zuzendariaren frustrazioa uler daiteke. Ericek filma amaitzeko Querejetarengandik konpromiso bat lortu bide zuen. Baina Cannesen bere estreinaldiaren -Erice gogoz kontra joan zen- ondoren lortutako kritika arrakasta ikaragarriak lana bukatzeko edonolako aukerak itxi egin zituen Querejetak berme osoz eman ahal izateko gertu zegoen ekoizpena zenaren iritzia berretsi baitzuen. Baina Ericerentzako erabaki horrek bere lana zinematografia-kontakizun bukatu gabekoan bihurtzen zuenez, Querejetarekin zeukan harreman profesionala apurtu egin zuen.

Filma, mozketa gorabehera, esan den bezala, benetako sutsutasunez hartu zuen kritikak. Ez zen gutxiagorako. Ericek zinematografia-baliabideak aprobetxatzeko duen talentuak (denboraren joana zehazteko darabilen elipsia benetan harrigarria da) eta El sur filmak une oro isurtzen duen neurrizko emozioak ikaragarrizko lana izatera daramate. Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo Saria (1983), Z.I.E.ko Zuzendaririk Hoberenari Saria (1984) edo Burdeosko Zinemaldiko Filmik Hoberenari Saria (1984) bezalakoak lortu zituen.

Bederatzi urtetako itxaronaldia egin ondoren, berriz ere Ericek bere izaera zorrotz eta xehatzailea erakutsiko du, El sol del membrillo (1992) dokumentala filmatze-lanari euskal zuzendariak berriz ere helduz. Lan horrek Antonio López margolariaren arte sormenaren prozesua jarraitzen zuen eta planteamendu arriskutsu eta erabat muturrekoa azalduz gauzen iheskortasunaz, denboraren joan-etorriaz eta bere ondorioez -bere zinean beti gogoan izan duena- edo margolaritzaren zein eleberriaren ikuspegitik arte sormenaren aukera eta mugak bezalako gaiez ziharduen. Berriz Ericek ekoizpenarekin arazoak izan zituen, kasu honetan Angel Amigo euskal ekoizlearekin. Baina filmak beste arrakasta biribil bat ekarri zuen. 1992an Cannesko Zinemaldian aurkeztu zen eta FIPRESCIren (Zinematografia-Kritikoen Nazioarteko Federakuntza) Saria eta Epaimahaiaren Saria eskuratu zituen. Chicagoko Zinemaldian (1992) Urrezko Hugo Saria eta Montevideoko Zinemaldian Epaimahaiaren Lehen Saria ere lortu zituen. Gainera, 2000an Torontoko Zinematekak mundu guztiko zine-museo eta filmotekarik garrantzitsuenen artean egindako galdesorta baten laurogeita hamarreko hamarkadako filmik hoberena bezala hautatua izan zen.

1993an Victor Ericeri bere profesio ibilbide eraberritzaile eta bikain luzearen aitorpen bezala Zinematografia Nazio Saria, epaimahaiaren aipamen berezia eginez, eman zioten. Bere hurrengo film luzea zena, El embrujo de Shangai, azken unean Andres Vicente Gómez ekoizlearekin izan zituen gorabehera ezin adiskidetuzkoengatik, erori egin zen. 2001ean, espainiar ekoizlearekin zuen etenaren zioak zeintzuk ziren azalduz, porrot egindako egitasmo horren gidoia argitaratu zuen. 2001ean, Alumbramiento filmean, haur baten bizitzako lehen hamar minutuak filmatu zituen. Ten Minutes Older: The Trumpet izenburudun denbora-gaia ardatz nagusitzat hartutako egitasmo kolektibo baten zati zen filma zen. Erice bezala Werner Herzog, Jim Jarmusch, Wim Wenders, Spike Lee, Aki Kaurismäki eta Chen Kaige-ek partaide izan ziren. 2006an, Bartzelonan ospatutako "Erice.Kiarostami. Correspondenciés" (filmatutako gutunez Ericeren eta Abbas Kiarostamiren arteko elkarrizketa sortzailea) erakusketaren baitan La norte goruge film ertaina; Ericek bere gaztaroan zinemarekin izandako lehen-esperientzia azaltzera datorren zinematografia-saiakera dena, aurkeztu zuen.



  • En la terraza (Flab., Escuela Oficial de Cine (E.O.C.), 1961)
  • Entrevías (FLab, (E.O.C.), 1962)
  • Páginas de un diario perdido (FLab, (E.O.C.), 1962)
  • Los días perdidos (FLab, (E.O.C.) 1963)
  • El próximo otoño (1963) Antton Ezeizarena (gidoia)
  • Oscuros sueños de agosto (1967) Miguel Picazorena (gidoia)
  • Los desafíos (1969) de Víctor Erice, José Luis Egea y Claudio Guerin
  • El espíritu de la colmena (1973)
  • El sur (1983)
  • El sol del membrillo (1992)
  • Alumbramiento/Lifeline (2001), film laburra Ten Minutes Older: The Trumpet filmaren baitakoa
  • La morte rouge (FE, 2006)
  • Amigo, Ángel: Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 pp.
  • Arocena, Carmen: Víctor Erice, Madrid, Cátedra, 1996, 361 or.
  • Fernández Santos, Ángel; Erice, Víctor: El espíritu de la colmena, Madrid, Elías Querejeta ediciones, 1976, pp.165.
  • Hopewell, John: El cine español después de Franco, Madrid, ediciones el arquero, 1989, 479 pp.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 pp.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 pp.