Biologoak

Elosegi Aldasoro, Ramon

1948ko urtarrilaren 29an Tolosan jaiotako biologoa.

Nafarroako hegaztien ikerketan aitzindaria izan zen bere anaia Jesus bezalaxe. Hainbat ikerketa-espediziotan parte hartu zuen: Mendebaldeko Afrika (Mali), Boli Kosta eta Sahara. Horrez gain, hainbat artikulu utzi ditu "Munibe" eta "Adena" aldizkarietan. 2000ko abuztuaren 5ean hil zen trafiko-istripu bat izan ostean.

Bere argitalpen batzuk esteka honetan ikus daitezke.