Enpresariak

Aranzabal, Segundo

Industrialari arabarra, euskal industrializazioaren aitzindari.

Bere aita, Bartolome Aranzabal, Venta del Grillo de Apodacan nekazaritzarako lanabesak konpontzeari ekin zion errementaria izan zen. Txikitatik aitari lagundu zion eta gero, mando baten lepoan egunero bere sutegitik hiru legoatik gora zegoen Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolara zihoan. Inguruan erabiltzen ziren lanabesekin erabat asebete gabe, Ladislao de Velascok ekarri zuen Brabant izeneko golde belgikar baten ezaugarriak eta Arabako eta Gaztelako lur harritsura egokitzeko aukera ere aztertu zituen.

Bere geroko arrakastaren ziurtasuna izanez, Gasteizko Castilla kalean, 1895ean, apurka apurka hasiz joan zen eta 50 langile izan zituen errementeria ezarri zuen. Bere fedeak eta bere ekinak nekazariei, izaeraz uzkurrak, lanabes berriaren erabilera irakastera eraman zuen, hainbat urtetan bere propagandan ezaugarri hau jarriz ""primera casa constructora del Brabant en España".

1900. urte inguruan, lortutako kapital guztia inbertitu egin zuen eta, kreditu baten bitartez, bizitza luzerik ez zuen eta kiebra egindako Ali bidean kokatutako "La Metalúrgica Vitoriana" erosi zuen. 1901ean, Araian goldak egiten zituen Serafin Ajuria bilbotar industrialariarekin batu eta bien artean "Aranzabal y Ajuria" enpresa erregistratu zuten, "La Metalúrgica"ri erositako tokian jardunez. Bertan eraiki zuten altzairua egiteko Espainian lehena zen labe elektrikoa. "Aranzabal y Ajuria"k behingoan aurrera egin zuen; hiru urtetan bere kapitala laugatik biderkatu zuen eta hamar urtetan hamabigatik, I Mundu Gudan neutralitatea Espainiara ekarri zuen aurrerabide uhinak goretsiz.

1923an hil zen.

Bere semeek Ajuriarengandik banatu egin ziren, berriz ere Castilla kalera bueltatuz eta ondorioz enpresa horien kokapen sozialak Arabako enpresarik handienak eta nekazal tresneria egiten zebiltzan Espainiakorik garrantzitsuenetarikoak izan ziren. 1927an, motorrak ere egitera iritsi ziren Aranzabaltarrek, euren Castilla kaleko faktorian hamaika pabilioi eraiki zituzten. Urte asko geroago 300dik gora langile izan zituzten eta altzairu berezietan eta automozioaren eremurako aleen fabrikazioan espezializatu ziren, enpresa Jundizko industrigunean berriro kokatuz.