Olerkariak

Bengoechea Niebla, Javier de

Poeta eta abokatu bizkaitarra. Bilbon jaio zen 1919ko abuztuaren 20an. Negurin zendu zen, Getxon, 2009ko apirilaren 12an.

Gazte-gaztetatik irakurketa zalea izan zen, aita, Jose de Bengoechea Uribarri, Bizkaiko Foru Aldundiko langilea zena, liburuzale eta irakurle jantzia zelako; horri esker, aitak hiriko liburutegi onenetakoa osatzea lortu zuen.

Javier de Bengoecheak Zuzenbidea ikasi zuen, eta Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen 1940an. Abokatu lanetan aritu zen bizitza osoan, eta laurogeita bost urterekin hartu zuen erretiroa. Gazte-gaztetatik, halaber, poesiak erakarri zuen, eta zenbait liburu idatzi zituen. 1950ean Adonais poesia sari ezagunaren accesita eskuratu zuen, Habitada realidad liburuagatik. Urte batzuk geroago Adonais saria eskuratu zuen, Hombre en forma de elegía poema liburuagatik (1955).

XX. mendeko 50eko hamarkadako lehen urteetan Blas de Oterorekin lagunarteko harremana eta poesia konplizitatea izan zuen. 1959an beste olerki liburu bat argitaratu zuen, kutsu klasikoduna, Concha Lagosek zuzentzen zuen Ágora argitaletxearekin: Fiesta nacional. Liburu horrekin Boscán Poesía sariko finalista izan zen Bartzelonan. Horren ondoren Poemas a cuentas obra argitaratu zuen, olerki lana hau ere, Cuadernos Hispanoamericanos aldizkariko gehigarri gisara.

1994an, zenbait urte ezer argitaratu gabe eman ondoren, azken olerki liburua plazaratu zuen, Pinturas y escrituras. Lan honetan poetak adierazpen poetikoaren modu klasikoa ezin hobeto menderatzen zuela islatu zuen, bereziki sonetoa. Unamuno, Celaya, Otero, Chillida, Oteiza eta beste autore euskaldun batzuek, Bengoechearen lagunak izan zirenak edo autoreak miresten zituenak, badute tarte bat sonetoen atalean.

Arte, literatura eta zezenketa kritikaria izan zen La Gaceta del Norte argitalpenean, eta zezenketa kronikagilea El Correo Español- El Pueblo Vasco egunkarian.

Bilboko kultura erakunde ugaritan hartu zuen parte. Esaterako, Bizkaiko Elkarte Artistikoan zenbait urtez kide eta presidente izan zen, baita El Sitio Sozietateko zuzendaritza-batzordeko kidea ere, demokrazia garaian.

Pinturan aditua, Stvdio Aretoa lagundu zuen, alegia gerraosteko Bilbo hiria abangoardiako autoreen obretara gerturatu zuen aretoa. Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria izan zen 1975 eta 1984 artean, eta garai hura oso garrantzitsua izan zen pinakotekarentzat.

2006an bere obra osoa argitaratu zen A lo largo del viaje izenburupean, eta gaztelaniaz idatzitako euskal poesiaren ahots handi gisa aitortu zuen lan hark.

EUROBILBAINADA

Siete calles
son mi casa.
Patria escasa
No me falles
Sé detalles:
la euromasa
pisa, pasa,
montes, valles.
Ciudad mía,
¿desvaría
tu coitao?
Que me creo
europeo
de Bilbao.

LA VIDA

CORTA es la vida, y bienaventurada,
enormemente llena de dulzura,
cuando primaveral, y casi pura,
la carne está recién resucitada.
Larga es la vida, y malintencionada,
cuando hambreante, y despiadada, y dura,
nos envenena con su mordedura.
Mala es la vida para ser tan nada.
Larga es la vida. Y corta. Y no es bastante
muerte ni vida: es, y es lo que importa,
aunque oculte lo que es más importante.
El corazón apenas lo soporta:
largo es morir, vivir es un instante.
La vida es larga para ser tan corta.

(De Hombre en forma de elegía. Premio Adonais, 1955).