Zinekoak

Edurne, modista bilbaína

1924an Bizkaian eta Gipuzkoan oso osorik filmatutako zinema luzemetraia.

Argudioa, xumea eta melodramatikoa, filmaren egile eta ekoizle izateaz gain aldiberean paperik garrantzitsuena ere interpretatzera zetorren Teodoro Gil de Espinarrek zinemarako asmatu eta egokitutakoa izan zen. Argazkia Shylocken lana izan zen, Felix Gon-Ber bere semeak, beste interpreteetariko bat, lagunduta.

P. Gaviña, S.Jk Euskal Herrian egindako lehen filma dela uste izan arren, jakina, zehaztasunik eza da, beste toki baten ikus daitekeenez (ikus ZINEA), zinemaren hastapenetatik Euskal Herrian dokumental laburrak egin baitziren, eta lehendabiziko luzemetraia ere ez da, Louis Feuilladeren 917 m.ko Un drame au Pays Basque (1913) filmaz gain Musidorak 1919an eta 1920an gipuzkoar lurraldean zehar, 1440 eta 2.400 m. zituzten, hurrenez hurren, bi film egin zituelako; eta Louis Dellucek Euskal Herriko iparraldean, 1921ean, Le Chemin d?Ernoa filmatu zuen. "Filma dirurik gabe egin zen, artista profesionalik gabe, inoren laguntzarik gabe, zaletu talde batek egin zuen -Bilboko langile eta lanariek-, errebelatu eta positibatu lan desberdinetarako laborategiko tresnak ere eurak egin beharra izanez." Film hori Bilboko Olimpia zineman, 1924ko abenduaren 29an estreinatu zen. Donostiako "Voz de Guipuzcoa" eta "El Pueblo Vasco" egunkarietan (1925eko martxo-apirila) edo "El Heraldo Alavés"ean (1925eko martxoa) euskal zinemetan film horri buruz zegoen kopia bakarra etengabe proiektatzearen eraginez hondatutako emaitzak baino asmoak hobeak izan zituen film horri tokiko prentsak eskaini zizkion gorazarre handiak irakur daitezke.

Hispania Film bilbotar ekoizlearen asmorik handieneko abentura izan zen. Korapiloa euskal langileriaren eremua erreferentziatzat hartu eta erabiliz garaiko ohikoak ziren foletoi ñabarduradun maitasun istorio batetan oinarritzen zen. Ildo horretan beste euskal film garaikide batengandik, euskal abertzaletasunak erabilitako herriaren ikuspegi bukolikoarekin antzekotasun gehiago zeukan Azkona anaien El mayorazgo de Basterretxe (1928) filmetik bereizi egiten da. Filma egiteak, egikaritu zuten aurrendari jasankorrentzako benetako gurutze-bidea izan zen. Hasteko Telesforo Gil del Espinarrek Postan zuen bulegoko zeregina filmaren lan gogorrarekin txandakatzen zuen. Azkenean Aureliano Gonzalez "Shylock", ekoizlea eta argazki zuzendaria zenak, dirua bere poltsikotik jarri besterik ez zuen izan. Gainera, kontratatutako aktoreak, filmazioa kalean egingo zenaz jakitun izan zirenean, proiektua denak batera bertan behera utzi zuten. Horregatik Gil de Espinarrek berak eta Aureliano Gonzalezen semeek ere euren burua aktore bezala lan egitera behartuta ikusi zuten. Edurne, bilbotar jostuna filmak bere agerpenetan arrakasta izan zuen. Izatez inbertitutako dirua hiru hilabetetan boskoiztu egin zen, baina ez zen Euskal Herritik haratago zabaldu. Tamalez, egun baztertutako metroak, gidoi osoa eta argazki batzuk besterik ez dira gelditzen. Aldaki bat Gil del Espinarek gozoki-etxe bati la zion. Fotogrametan zatitu zen eta horiek publizitate elementu bezala sartu ziren gozokien bilgarrietan. Antza zinemagileak alboratutako zatiak eman zituela uste izan zuen, ez bere jatorrizko pelikularen aldaki bat.

  • Gutiérrez, Juan Miguel : Sombras en la caverna. El tempo vasco en el cine, Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 2. Zkia. 1997, 235 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Cine Vasco: ¿realidad o ficción? Época muda, Bilbao, Mensajero, 1982, 250 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 orr.