Konposatzaileak

Echeverria Urruzola, José María

Pianista eta konpositorea, Lasarten (Gipuzkoa) 1855eko otsailaren 1ean jaioa. Donostian hil zen, seguruenik 1946an.

Lehen musika-ikasketak Donostian egin zituen, eta gero Madrilgo Kontserbatoriora pasatu zen. "Euskal Erria" aldizkari folklorikoan kolaboratu zuen eta bertan musika saileko arduraduna zen. Pianorako hainbat konposizio idatzi zituen eta, Juan Guimonekin batera, euskal aireen hainbat koaderno argitaratu zituen Ecos de Vasconia izenburupean.

  • ERESBIL: Agintarien datu-basea

AZ