Pintoreak

Echevarria Uribe, Federico de

Margolari bizkaitar hau hau Bilbon jaio zen, 1911ko uztailaren 28an, eta Madrilen hil, 2004ko irailaren 5ean.

Margolari garaikidea izan zen, eta ekoizpen guztietan olioa-pintura erabili zuen. Hasiera batean, teknika akademikoa izan zen, eta inpresionista geroago, frantsesen eragina oso nabarmena izan zelarik. Aitzitik, 1960tik aurrera pintura abstraktuari ekin zion.

Erakusketa ugari egin zituen.

Kolektiboak: Gipuzkoako Artisten IV. Erakusketa (Bilbo, 1946); Euskal Arte Modernoaren Aretoa (1952); Espainiako Arte Garaikidea, Palais des Beaux-Arts (Bruselas, 1961); Finlandiako Bienala (1961); Veneziako Bienala (1962); Tate (Caracas, 1960-61); Oslon, Austrian eta Vienan; Erakusketa antologikoa Madrilen eta Bartzelonan, Sociedad Española de Amigos del Arte Elkartean (Madril, 1961); Helsinkiko Hirurtekoan (1961); Kunstverien (Munich, 1962); Vienako Der-Bildenden Kunsten Akademiako Aretoan(1952); XX Años de Pintura Española (1962); Madrilgo Ateneoan (1962); Santa Teresaren Etxean (Sevilla, 1962); San Telmo Museoan (Donostian, 1962); Castrelos Museoan (Vigo, 1962); Pontevedrako Udal Museoan, Bartzelonako Santa Cruz Ospitale Zaharrean, Zaragozako Probintziako Arte Museoan, Errege Katolikoen Ostatuan (Santiago de Compostela), Panorama del Arte Actual Español Erakusketan (Mexikon), guztiak 1963an eginak; Salón de Mayo Aretoan (VIII Aretoa) Bartzelonan (1964); La Main de Fer Galerian (Perpignan, 1965); Granollers VI Pintura Sarian Granollers (1965); The Art Gallery of Toronto (Kanada, 1966) eta Euskal Pinturaren II Sari Handia (1966). 1966an Veneziako Bienalean Euskal Pinturaren II Saria irabazi ostean, nazioarteko foroetan aktiboki parte hartu zuen. Horrez gain, beste erakusketa kolektibo hauek ere aipatzekoak dira: X. Bienal de Sao Paulo (Brasil, 1969an), Rutland Gallery-n (Londres, 1973), Bilboko Arteta Galerian (1975), "III Exposición Aniversario" Madrilgo Gavar Galerian (1975), Moskuko eta Leningradoko Puskin Museoan (1978), "Expo/Arts 78" Madrilen eta FIAC erakusketa, Gran Palais aretoan (Parisen, 1978).

Erakusketa pertsonalak: Syra Galerian (Bartzelona, 1945), Arte Aretoan (Bilbo, 1946), Vilches Galerietan (Madril, 1947), Bilbo (1949), Witcom Galerian (Buenos Aires, 1949), Selecciones Jaime (Bartzelona), Sur Galerian (Santander, 1962), San Jorge Galerian (Madril, 1962), San Jorge Galerian (Madril, 1960-1961), Illescas Galerian (Bilbo, 1962), Andrew-Morris Gallery (Nueva York, 1963), San Jorge Galerian (Madril, 1963-64), René Metras Galerian (Bartzelona, 1964), Grises Galeriak (Bilbo, 1965), Biosca (Madril, 1966), Grifé & Escoda (Bartzelona, 1968) eta Decar Aretoa (Bilbo, 1970).

Horren ostean, bakarkako erakusketak egin zituen Madrilgo Biosca (1971ean) eta Gavar galerietan eta, azken horretan, bost erakusketa aurkeztu zituen, 1973 eta 1981 bitartean. Halaber, Arco Madrid erakusketan parte hartu zuen 1982an, eta obrak aurkeztu zituen Madrilgo Santa Maria Galerian (1984) eta Bilboko Arteta Galerian (1985, 1987 eta 1988). 1991ean, erakusketa antologikoa egin zuten beraren obrekin, Madrilgo Kultura Zentroan. Erakusketa antologikoaren katalogoan, Jose Maria Iglesiak pintorearen obrari egindako kritikak bildu zituen. Besteak beste, ondoko testigantza hauek bildu zituen:

"Jose Camon Aznarrek Echevarriaren ibilbidearen alderdi garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu zituen Goya obran. Haren hitzetan: "... Zaila da Federico de Echevarriaren eboluzioa jarraitzea, erakusketa bakoitza ustekabea baita. Hala ere, izpiritua poztu egiten da beti errealitate horiekin -ez baitira esperientziak-, margolariak gure sentsibilitatea aztoratzen duelako. Arteak uneoro dituen aldaketei adi dago, formek benetako modeloak lantzen dituzte edo abstrakzio leunenetan eta kolore delikatuetan desegiten dira. Horri esker, Echevarriaren pintura bizia da, eta gai eta ikuspegi berriak har ditzake. Berritzeko gaitasuna horrek koloreen gaineko ezagutza zabalak ditu oinarri. Itxura abstraktuak zein figuratiboak distiraz beteta daude, eta hori berez bada gai bat..." eta aurrerago, honela adierazten du: "Julio Trenasek ere, Bartzelonako La Vanguardia aldizkarian argitaratutako artikulu luze batean, margolariak izandako aldaketak azpimarratzen ditu. "...erabateko aldaketa. Federico de Echevarriaren pinturak eraldaketa sakona jasan du, heroikoa ere badela esango nuke nik. Esan liteke bera beti kietismoaren kontrakoa izan dela. Echevarria talde plastiko esanguratsuetan eta zehatzetan ikusi dugu. Erretratugile izandako etapa klasikoa gogoratuz gero... Gero, materiarekin eta argiarekin maitemindutako margolari honengan inpresionistek izandako eragin argia... Ondoren, "collageen" etapa dator, eta aro horretan, margotzeko balio duen edozein materiak koadroa osatu dezakeela uste du, eta geometrien unea, zenbakiak, ideiak eta musika nahasten dituen matematika batean murgilduta egon zenean...".

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Margolariak Bilboko Arteta Galerian egin zuen erakusketa dela medio, Carlos Barrenak elkarrizketa luzea egin zion. El Correo Español-El Pueblo Vasco aldizkarian argitaratu zen 1985eko martxoaren 5eko artikuluan eta, bertan, artistak honela hitz egin zuen bere buruaz:

"Etengabe eboluzionatzen ari naiz, baina horrek ez du esan nahi aurreko mugimenduei edo esperientziei uko egiten diedanik. Ezin ditut inpresionista frantsesak ahaztu, ezta haien ondoriozko inpresionista euskaldunak ere. Braque eta Kandinsky margolarien entseguak ere ezin ditut alde batera utzi, ezta Picassorengandik ikasitakoak ere. Esango nuke orain "fauvismo" intelektualago, zorrotzago baten barnean nagoela, eta figuratibismo barrokotzat deskribatu litekeela. Inprobisazioa eta errutina ez ditut sekula gustuko izan. Nire bilakaera etengabekoa da eta, dakizunez, pinturan ez dago lortu beharreko xederik, eboluzionatzen eta esperientzia berriak bizitzen jarraitu beharra dago."

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Federicok, Juan de Echevarria margolariaren ilobak, harentzako paratu zuen hilabete batzuetan, margotzen ikusi zuen eta margolariak eragin nabarmena izan zuen berarengan. Hasteko, Goya eta Greco margolarien obren gaineko interesa izan zuen. Gustavo de Maeztu ezagutu zuen, eta lagun handiak egin ziren. Parisen urte eta erdiz egon zen bizitzen. Bertan, uneko pinturaren ezagutza sendoak eskuratu zituen, eta aro horretan berarengan eragin nabarmena izan zuten. Beranduago, 1948an, Buenos Airesera bidaiatu zuen, eta han margolari gisa umotu zen. 10 urte beranduago, Madrilera bueltatu zen. Bidetik, Erdialdeko Amerikan egun batzuk igaro zituen, eta maien kulturak nabarmen eragin zion. 1961etik aurrera, koadro abstraktuen ibilbideari ekin zion.

Carlos Areanek Magia y color en la pintura de Federico de Echevarria testuan margolariaren bizitzaren eta obraren ibilbidea deskribatzen digu. Echevarriaren pintura sakonean aztertu ostean, beste arte-diziplinetan egindakoari buruz hitz egiten du. Haren hitzetan:

"Fundizioan aritu ondoren, Federicoren eskultura txikiek erabateko euritmia lortu zuten, eta erritmoaren ezagutza eta ondo landutako ehundura dute bereizgarri".

Aurrerago, artistak egindako collageei buruz aritu zen:

"1976an, kolatuei buruzko ikuspegia erabat aldatu zuen, eta eskultura-pintura handiak eraiki zituen. Egurrak eta oihal zimurrak kolatuz erliebe aberatsak lortzen zituen, eta olioan pintatzen zituen, gero. Guztiak formatu handikoak ziren, eta espazio kosmikoak iradokitzen zituzten, nahiz eta hamar urte lehenago Veneziako Bienal baterako margotu zituen mihiseek bezain tamaina izugarria ez izan. Begi bistakoa da kolatu horiek tentsio espresionista dutela."

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Marrazkiei buruz lerro batzuk idatzi zituen, eta beren eraikuntza lineala azpimarratu zuen. Irudiotan, biluziak eta zezen-eszenak dira gai nagusiak. Horrez gain, bilakaera osoan zehar artistak paraleloan landu zituen "margo-pastelei" buruz hitz egiten du. Lan horiek "asketzat" kalifikatzen ditu eta modu "espresionista" batean lantzen direla azaltzen du. Amaitzeko, artistak berak "kartoiak eta paperak" izenez bataiatutako obrez aritzen da. Lan horiek koloretako paper urratuekin eta "nahita bilatutako irregulartasunekin" eraikita daude.

Hona hemen bere obretako batzuk:

  1. Teresita,
  2. La niña del chaleco,
  3. Naturaleza muerta,
  4. Maternidad,
  5. Hombre con bombín,
  6. Retrato de D. Alfonso Fabres,
  7. Retrato de mi mujer,
  8. Retrato de mi hijo Federico,
  9. EI niño del disfraz,
  10. Niña,
  11. Niña con lazo,
  12. La niña de las flores,
  13. Naturaleza muerta,
  14. Flores,
  15. El cojito de Avila,
  16. Bodegon,
  17. Barracas,
  18. Calle de St. Julien le Pauvre al amanecer (Paris),
  19. Plaza de Tertre (Montmartre,
  20. Paris),
  21. Calle de St. Vicent (Paris),
  22. Calle del Calvario (Paris),
  23. Plaza de la Bastilla (Paris),
  24. Puente de Saint Louis (Paris),
  25. Naturaleza muerta eta
  26. Desde mi estudio.
  • GONZÁLEZ ROBLES, Luis; DE LA PUENTE, Joaquín; AREÁN, Carlos; IGLESIAS, José María. Federico Echevarría. Exposición Antológica. Centro Cultural de la Villa. Ayuntamiento de Madrid. 1991. Catálogo de la exposición.