Sendagileak

Arizmendi, Juan de

Errenterian (Gipuzkoa) jaiotako mediku hau Martinez de Isastik aipatzen du bere Historian. Alcalan Medikuntza ikasketak burutu ostean jaioterrira itzuli zen eta "filosofo, elizgizon, diakono eta benefiziodun handiaren" ospea izan zuen. XVI. mendearen amaieran Baskonia erasan zuen izurritea zela-eta Pasaiako herria erretzeko proiektuaren alde agertu zen, modu horretan, izurritea uxatuko zelakoan.

  • ROJO VEGA, Anastasio in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea): Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • MARTÍNEZ DE ISASTI, L. Compendio Historial de Guipúzcoa; P. de Gorosabelen erreproduzitua: Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa, V: 630 (Bilbo, 1972).