Abesbatzak

Santa Zezilia Abesbatza

Santa Zezilia Abesbatza 1928. urtean sortu zuen Inozenzio GaztelumendiK, musika erlijiosoa eta euskal folklorea zabaltzeko asmoz. Geroztik, beste zuzendari batzuren eskutik jardun du, sari ugari eskuratuz, bai estatu mailako lehiaketetan -Ejea de los Caballeros (Aragoi) eta San Vicente de la Barquera (Cantabria)-, nola nazioarteko txapelketetan ere -Lille (Frantzia), Langollen (Gales), Antigua Abesbatzak Lehiaketa (Zumarraga, Gipuzkoa), Arrigorriaga Abeslari Sariketa (Bizkaia) edota "Antonio José" Lehiaketa (Burgos).

Aipaturiko lehiaketez gain, hainbat ziklotan ere hartu du parte, hala nola Aita Donostia Musika Astea, Donostiako Eliz Musika Astea, Zumarragako Antigualeko Musika Zikloa, Ordiziako Barroko Aire Jaialdia, Errenteriko Musikaste, Haro-ko Eliz Musika Zikloa, Logroño-ko Abesbatzen Jaialdia, Torrevieja Hiria Abesbatzen Nazioarteko Topaketa, Viena-ko Adventum Jaialdia, Notre Dame-ko Udaberri Kontzertuak (Paris) eta Berlin-go Akademishes Orchestrarekin batera bertoko Philarmonie-n eskeinitako kontzertua.

2009. urteaz geroztik, Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean dihardu.