Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Europako eta Ekialdeko milaka erromesek gaur egun Konpostera den lurraldean dagoen Santiago apostoluaren ustezko hilobia bisitatzeko egiten zituzten ibilbideen multzoari deitzen zaio.

Bidearen zati garrantzitsu batek Baskonia ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatu zuen, jarduera ekonomiko, artistiko eta kultural ikaragarria sortuz, eta arrasto horiek gaur egunera arte iraun dute.

AAA



Santiago apostolua Galiziara iristea, eskualdea ebanjelizatzea, Jerusalemera itzultzea -bertan burua moztu ziotelarik- eta gaur egungo Konposteraraino "marmolezko kutxan" ekarri zutela jasotzen duen kondairak, musulmanek berriki inbaditutako eta hartutako lurralde penintsularraren Errekonkistako urte ilunetan hondoratzen ditu sustraiak. 785. urteko Dei Verbum ereserkiak Zebedeoren semea mehatxatutako kristandadearen defendatzailea zela zioen. Ehunka urtetan zehar, bestalde, kristau historiografiak Clavijoko batailaren mitoa apaindu zuen, honen arabera garaipena Santiago apostolua zaldi txuri baten gainean agertu zelako lortu zen. Santiago Matamoros "fedegabekoen" kontrako Gurutzada berriaren ikur bihurtu zen. Gauzak horrela, 813. urte inguruan, Pelayo izeneko ermitau batek Iria Flaviako gotzainarekin batera, Santiagoren eta haren bederatzi dizipulu galiziarren gorpuzkiak omen zituzten hilobi batzuk aurkitu zituzten, eta berehala kristandadeari (Asturiaseko Alfontso II.a, Karlomagno eta Aita Santua) aurkikuntzaren berri eman zioten. Gutxira bidaiariak heltzen hasi ziren, ditugun dokumentuen arabera lehena Gotescalco, Puyko gotzaina, izanik, 950. urte inguruan zaldun akitaniarrek osatutako segizioarekin joan zena. IX. eta X. mendeko erromes hauek galtzada erromatarraren edo artzain-bideen zehar ibiltzen ziren, herrialdean Baiona-Oiartzunetik, Gasteiz-Mirandatik, Behe Nafarroatik Orreagatik edo Somport-Irunberritik, Burunda zeharkatuz, eta Bizkaian Burgoseko iparraldetik sartuz.

AAA

Musulmanen mehatxua urrunduta, aurreko erregeek Errioxa berreskuratuta, Antso III.ak, Iruñako Nagusiak, gaur egun Frantzia den lurraldea zeharkatu ostean Gipuzkoako, Nafarroako eta mendiz bestaldeko bere lurretan batzen ziren erromesen joan-etorria berrantolatu zuen. Joan-etorria lau bideen bitartez kanalizatzen zen:

  1. Turonensis bidea Parisetik dator eta Europa iparraldeko bidaiariak hartzen ditu, Bordelera heltzen da, Landak zeharkatzen ditu eta Behe Nafarroan Sorde, Garris, Saint-Palais eta Ostabatetik sartzen da.
  2. Lemovicencis bidea edo lemosina Vecelaytik dator, gaur egun Frantzia den lurraldearen ekialdeko, Belgikako, eta abarreko bidaiariak hartzen ditu, eta Ostabatera doa baita ere, Orion, Sauveterre eta Saint-Palais herriak igaro ostean.
  3. Podensis Bideak, Puyko Andre Mariatik abiatzen zena, alemanak, suitzarrak, borgoinarrak, etab. hartzen zituen, Moissacetik igaro eta Behe Nafarroako Ostabat herrian bukatuz.
  4. Tolosako bidea. Proventza zeharkatzen zuen eta Aragoira Somportetik heltzen ziren italiarrak, bavariarrak, grekoak eta ekialdetarrak hartu ostean, bide honek Kataluniatik zetozenak hartzen zituen eta Esatik Nafarroan sartzen zen.

Antso Handiak bidea berrantolatu zuen Errioxako lautadatik pasaraziz: Lizarra-Logroño-Montes de Oca-Burgos. Hemendik bide frantsesak Leoneraino eta Astorgaraino jarraitzen zuen. Bidearen bi aldeetan erromesen behar fisikoak eta espiritualak zaintzeko egin ziren eraikuntzetan, arte erromanikoa loratu zen: San Juan de la Peña, Leire, San Millan, etab.

AAA

Konpostelara plazerragatik, negozioagatik, boto bat betetzeagatik edo penitentzia egiteagatik joaten da. Mende horietan zehar bidea "Europako Kale Nagusia" izen egokiaz izan zen ezaguna.

Nafarroako monarkek erromesei frankiziak eman zizkieten eta ibilbidea frankoekin birpopulatu zuten, merkataritza eta mairuek zein kristauek mehatxatzen zuten hegoaldeko mugako dentsitate demografikoa bultzatzeko helburuarekin. Horrela, Antso Ramirezek Lizarra/Estellari forua eman zion (1090), eta Iruñeako eta Jakako ostatuak indartu zituen.

Europa osoa Santiagora joan zen Baskonia bide frantsesaren bitartez gurutzatuz, eta Aimeric Picaudek XII. mendeko lehen erdian idatzitako Liber Sancti Jacobi liburuan bertako biztanleak, bereziki mendikoak, gogor iraindu zituen.

Eraikin erromanikoen ondoren gotikoak etorri ziren (Orreagako Kolegiata).

XIII. mendetik aurrera, jubileu-pribilegioa barkamen osoa lortzeko amu gisa erabili zen.

1300. urtean Bonifazio VIII.ak urte hura Konpostelako Jubileu Urtea izatea berretsi zuen.

AAA

Mendetan zehar erromesaldiek Nafarroa osoa gurutzatu zuten apostolu kristauaren hilobira joateko, kontinentearen eta Konpostelako Santiagoren arteko igarobidea zelako. Seigarren Merindadean, Ostabatek Garrisetik, Saint-Palaisetik eta Haranbeltsetik zetozen hiru bideetako bidaiariak biltzen zituen: turonensea, lemosina eta podensea.

  1. Ostabat-Gares. Hemendik abiatzen zen Garesera (Puente la Reina) erromes kopuru gehiena; Saint-Jean-le-Vieuxen taldeak adarkatzen ziren, batzuk Donibane Garazi (Saint-Jean-Pied de Port)-Arneguy-Luzaide/Valcarlos eta Ibañetako mendatea gurutzatzen zuten, beste batzuk Saint-Jean-le-Vieux, Zaro, Saint-Michel-le-Vieux eta Cizeko mendateetatik joaten ziren. Orreaga/Roncesvalleseko monasterioa toki garrantzitsua zen. Ondoren hurrengoak datoz: Auritz, Aurizperri, Ureta, Viscarret, Erro, Lizoain, Zubiri, Trinidad de Arre, Atarrabia, Burlata, Iruñea, Fuente de Hierro, Zizur Txikia, Alto del Perdón, Uterga, Muruzabal, Obanos. Herrien segida honetan aldaera txikiak zeuden.
  2. Yesa-Gares. Aragoiko mugaldetik izen bereko ibaia igaroz Nafarroara heltzen zen. Ibilbideak Xabier, Zangoza, hemen ibaia berriro ere zeharkatzen zen, Rocaforte, Irunberri, Idotzin, Getze-Ibargoiti, Elo, Tiebas, Arrizabalaga, Eneritz, Eunate, eta Obanos gurutzatzen zituen.
  3. Gares-Viana. Gares/Puente la Reinan bide frantsesa bat egiten da eta Pirinioetan hasitako mendebalderako inflexioa jarraitzen du. Erromesek Arga zeharkatu ondoren, Mañeru, Zirauki, San Roman, Lorka, Villatuerta, Lizarra, Rocamador, Iratxe, Azketa, Urbiola, Villamayor, Los Arcos, Monjardín, eta Torres del Río gurutzatzen zuten. Harrizko zubitik Arga igarota Errioxan barneratzen ziren, Logroñorako bidean, Navarrete, Niara (Nájera), Azofra, Ozkabarte eta Grañón, Burgosera heldu aurreko azken herria, zeharkatuz.

AAA

Santiagora heltzeko beste bide batzuk la Barrancatik, Oibarko haranetik, Baztango haranetik eta Erriberatik igarotzen ziren.

AAA

XIII. mendean zehar kostaldeko ibilbideak erabili zituzten berriro ere, eta, gainera, itsasoz heltzen ziren erromesen kopurua handitu zen. Erromesak Saintes, Baiona, Donibane Lohitzune (Lapurdi) eta Hondarribitik iristen dira Oiartzunera (Gipuzkoa), eta gutxi batzuk baita urrutiko Bretainiatik (Mont-Saint-Michel, Rennes) ere.

Oiartzunetik bi ibilbide hartzeko aukera zegoen:

a) Alza, Pasai San Pedro, Donostia-San Sebastian, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Itziar Gipuzkoan; Zenarruza, Gernika, Morga, Larrabetzu, Lezama, Begoña, Bilbo, Bizkaian, Castro Urdiales eta kostalde guztia Galiziaraino. Saihesbide bat Zallatik eta Balmasedatik igarotzen zen.

b) Aldi berean, erromesek Santiagomendi, Hernani, Billabona, Tolosa, Alegia, Ordizia, Beasain, Gipuzkoan, Etxegarate, Altsasu (Nafarroa), Zegama (San Adriango tunela), Gasteiz, Armentia, Trebiño eta Puebla de Arganzoneko (Araba) bidea hartzen zuten, eta la Burebatik deskribatutako bide frantsesera joaten ziren.

AAA



Erreforma protestanteaz aurretik bidea Europako nazionalitate guztietako pertsonek egiten zuten -batzuk Jerusalemera, Erromara eta Konpostelara zihoazen-, eta, Picauden ustez, urrunagoko tokietako pertsonak ere kontuan hartu behar dira:

"Leku honetara herri barbaroak eta munduko klima guztietan bizi direnak datoz, hau da: frankoak, normandiarrak, eskoziarrak, irlandarrak, galiarrak, teutoiak, iberiarrak, gaskoiak, bavariarrak, fedegabe nafarrak, euskaldunak, godoak, proventzarrak, garraskoarrak, lorenenseak, gautoak, ingelesak, bretoiak, Kornuallesekoak, flandestarrak, frisiarrak, alobrogeak, italiarrak, Apuliakoak, poitevindarrak, akitaniarrak, grekoak, armeniarrak, daziarrak, norvegiarrak, errusiarrak, joriantoak, nubioak, partoak, errumaniarrak, galaziarrak, efesiarrak, mediarrak, toskanarrak, calabriarrak, saxoiak, siziliarrak, Asiakoak, Pontokoak, Bitiniakoak, indiarrak, kretatarrak, Jerusalemgoak, Antiokiakoak, galilearrak, Sardesekoak, Ziprekoak, hungariarrak, bulgariarrak, eslaviarrak, afrikarrak, persiarrak, alexandriarrak, egiptoarrak, siriarrak, arabiarrak, colosaskoak, mairuak, etiopiarrak, filipotarrak, Kapadoziarrak, korintoarrak, Panfiliakoak, Silizearrak, judutarrak, eta zenbatezinezko hizkuntza, tribu eta nazio guztietako pertsonak".

AAA

Europako beste fenomeno batzuekin gertatu bezala, Done Jakue Bidearen gainbehera XVI. mendean hasi zen. Errenazimenduak eta Protestantismoak zalantzan jarri zituzten erruki herritarraren adierazpenak, askotan superstizioaren izaera zutenak, eta induljentzia kontuetan Elizak egin zituen neurrigabekeriak. Errege Katolikoek erromesak babestu zituzten eta Granadako botoa Santiagoko Ospitalearen alde eman zuten (1492), baina dena alferrik izango zen. 1554an Filipe II.a Konpostelako Santiagora joan zen erromes eta horri buruzko arautegi zorrotza ezarri zuen. Erlijio erreformatua zuten herrialdeek Santutegi galiziarrari kontingentea bidaltzeari utzi zioten. Hala ere, XVII. mendean zehar Orreaga/Roncesvallesera joan ziren erromesen artean batez beste 20.000tik 30.000ra anoa banandu ziren urtero. Asko euskaldunak dira, 1772ko linguajero batek adierazten duen bezala. Linguajeroa Santiagoko katedraleko euskarazko aitorlea izan zen.

AAA

Ilustrazioaren ideiak ere ez dira pelegrinazioen fenomenoaren aldekoak izango. Honi Frantziako Iraultzarekin batera hasitako guden aro luzea gehitu behar zaio, eta, batez ere, XIX. mende gehienean zehar egingo diren Elizaren desamortizazioak, komentuen eta ostatuen itxiera ekarriko zutenak.

Konpostelakoa bezalako santutegi batera erromes joatea arraroa bihurtu zen, pertsona zakarren berezko ezaugarria (Etchahun olerkari zuberotarra horren adibide).

Hortik dator erromesa = arraroa adiera. Hala ere, Leon XIII.ak, mende horretan zehar Eliza katolikoaren atzerakada ikaragarriaz kezkatuta, 1884an bulda bat eman zuen Santiagoko erlikien benetakotasuna baieztatuz, baina erromes joaten zen jendearen kopurua ez zen gai horrengatik inondik inora aldatu. Gerra Handiak, 1936ko Gerra Zibilak eta Bigarren Mundu Gerrak aipatutako gainbehera hori osatzera etorri ziren.

AAA

60ko hamarkadan berragertu zen santiagismoa turismo mota bat da, iraganeko garaietako fenomenoaren biziberrikuntza baino.

1962an Lizarran (Nafarroa) Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartea sortu zen, Pedro Maria Gutierrez Eraso y Franciscoren zuzendaritzapean, eta ondoren Europan eta baita AEBn ere sortuko ziren elkarteentzat eredua izan zen. Urte berean Behe Nafarroan "Nafarroa Zaharraren Lagunen Elkartea" jaio zen, mendiz bestaldeko merindadeko bide zaharra balizatuko zuena.

1965eko Urte Santuak ibilbidearekiko interes turistikoa eta kulturala suspertu zuen behin betiko. 1987an Europako Kontseiluak Europako ibilbide Kulturala izendatu zuen, eta, bi urte geroago, Joan Pablo II.ak Santiago bisitatu zuen, Aita Santu batek basilika ospetsura egindako lehen erromesaldia.

AAA

  • ABELLA Y GARCIA DE EULATE, Alfonso Maria. Por Alava a Compostela en las rutas de Europa: un camino de peregrinación alternativo. Guía para el peregrino. Arabako Foru Aldundia. Argitalpen zerbitzua. 1. ed. 1992. 72 orr.; 12x24 cm.
  • AGUIRRE KEREXETA, Iñigo ; BARRIO LOZA, José Angel. Guía del Camino de Santiago en Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundia. 1991. 150 orr.; 15x30 cm.
  • ARRAIZA FRAUCA, Jesús. Santiago y su camino desde Navarra: (1960-1993). 1993. 320 orr.; 15x21 cm.
  • ASOCIACION DE AMIGOS DEL CAMINO DE SANTIAGO EN NAVARRA. Paso a paso: temas de la X Semana Jacobea y actividades conmemorati-vas de diez años de actividad cultural 1987-1997. Iruña, Done Jakue Bidearen Nafarroako Lagunen Elkartea, 1997. - 174 orr.
  • BARRENA OSORO, Elena
  • Historia de las Vías de Comunicación de Gipuzkoa, I. Antigüedad y Medioevo.
  • Donostia, 1991.
  • BEGUERIE, Pantxika. Le Pays Basque, de la superstition á la religion. Ekaina. 1982.
  • BURGO TORRES, Jaime del. Camino de Santiago: ruta turística. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1981. 48 orr. ; 11x22 cm.
  • CORPAS MAULEON, Juan Ramón. Tres ensayos jacobeos. Iruñeko Udala. 1993.
  • CORPAS MAULEON, Juan Ramón. Sorprendente juego de espejos en el Camino de Santiago, Un. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1993. 22 orr. ; 21x15 cm.
  • CORPAS MAULEON, Juan Ramón. Camino de Santiago. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1991. 43 orr. ; 17x17 cm. koadernaketa: rust.
  • DUHOURCAU, Bernard. Les chemins de Saint-Jaques en Pays Basque. Curuchet. Baiona, 1986.
  • ECHEGARAY CORTA, Bonifacio de. Las rutas de la fe. La Gaceta del Norte-n, 1929-30. urteetan.
  • FERNANDEZ ARRATIA, Fernando. Itinerario jacobeo. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1982. 31 orr.; 22x11 cm.
  • GOYHENECHE, Eugène. Historia de Iparralde. Txertoa. Donostia, 1985.
  • GOYHENECHE, Eugène. Iconographie de Saint Jacques au Pays Basque.
  • HARISTOY, A.P. Pelerinage de Saint Jacques de Compostelle; les voies romaines et les étabemssements hospitaemers du Pays Busque. Paue. 1900.
  • GOIKOETXEA, Imanol. Camino de Santiago, el. Txertoa Argitaletxea. 1993. 240 orr. ; 22x12 cm.
  • GOIKOETXEA, Imanol. Guía práctica para recorrer el Camino de Santiago. Lancia edizioak, S.A. 1993. 240 orr. ; 24x17 cm.
  • JIMENO JURIO, José María. La Hospitaemdad en el Camino de Santiago. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1982, 40 orr.; 11x22 cm.
  • JIMENO JURIO, José María. Leyendas del Camino de Santiago. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1982. 40 orr. ; 11x22 cm.
  • JIMENO JURIO, José María. La peregrinación a Compostela. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. Saila: Nafarroa, herri-kulturako gaiak. 1983. 40 orr.; 11x22 cm.
  • JIMENO JURIO, José María. Eunate: hito jacobeo singular. Nafarroako Gobernuko Argitaletxea 1. edizioa. 79 orr.
  • LABEAGA MENDIOLA, Juan Cruz.
  • Sangüesa en el Camino de Santiago. Administrazioaren erakunde ofiziala. 1993. 300 orr.; 17x24 cm.
  • MARTIN DUQUE, Angel ... [et al.] Camino de Santiago en Navarra. Iruñeako Aurrezki Kutxa. 1991. 320 orr. ; 32x24 cm.
  • MARTINEZ DE MARIGORTA, José. En el camino de Santiago: Catedral de Santa María de Vitoria, 1862-1962 Gasteiz, Aurrezki Kutxa eta Monte de Piedad, 1964.
  • MOLERO, Begoña; MOLERO, Ibai. Guía para andar por los caminos de Santiago en Bizkaia. Bilbo, Bizkaiko Done Jakue Bideen Lagunak, 1996. - 37 orr.
  • OLARRA, José María B. Camino de Santiago. Vardulia Argitalpenak. Donostia. 1964.
  • PORTILLA VITORIA, Micaela Josefa. Ruta europea por Alava a Compostela, del paso de San Adrián al Ebro. Arabako Foru Aldundia. Argitalpen Zerbitzua. 1991. 352 orr.; 16x22 cm.
  • TRIGO OUBIÑA, Tomás. Meditaciones para el camino de Santiago. Eunsa. Nafarroako Unibertsitateko Edizioak, S.A. Saila: Astrolabio Espiritualidad. 1998. 308 orr.: il. ; 18x11 cm.
  • URDIN ELIZAGA, Julio José. Uharte en el camino de Santiago. Huarteko Udala. 1997. 64 orr.:il. ; 21x15 cm.
  • URRUTIA ITURBE, Angel. De Navarra a Compostela. Medialuna Edizioak. 1993. 208 orr. ; 16x22 cm.
  • URRUTIBEHETY, Clément. La traversée du Pays Basque: pèlerins de Saint-Jacques. Biarritz, J et D Argitalpena, 1993. - 270 orr. - (=Programme interrégional sur les Chemins de Saint-Jacques).
  • VALLEJOS, Genaro Xavier. El camino el peregrino y el diablo ... Vianako Printzea Erakundea. Iruña. 1978. 591 orr ; 24 cm.
  • VAZQUEZ DE PARGA, Luis; LACARRA, José Maria; URIA RIU, Juan. Las peregrinaciones a Santiago de Compostela. facsímil Madrid Argitalpena, CSIC, 1948. - Iruña, Nafarroako Gobernua, 1993. - 3 liburuki.
  • VV.AA. Santiagorako Bideak Gipuzkoan. Erakusketaren katalogoa. Donostiako Elizbarrutiko Museoa. Donostia, 1993.
  • VV.AA. Anden los que saben, sepan los que andan. Done Jakue Bidearen Nafarroako Lagunak.
  • VV.AA. Camino de Santiago en Navarra, el. 1989. 50 orr. ; 21x27 cm.
  • VV.AA. Camino de Santiago: toponimia senderos gran recorrido GR-65,GR65.3. Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 53 orr.; 21x14 cm.
  • VV.AA. Camino Santiago y articulación espacio hispánico: XX Semana Estudios (1993. emzarra) Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1994. 383 orr. ; 24x17 cm.
  • VV.AA. Paso a paso: conferencias de las actividades conmemorativas de los díez años de la Asociación de Amigos del Camino de Santiago en Navarra: Pamplona, abril de 1997. Done Jakue Bidearen Nafarroako Lagunak. 1997. 176 orr.: il. ; 24x16 cm.
  • ZUNZUNEGUI, I. 1803ko maiatzaren 24ko eta 1804ko apirilaren 7ko Errege Aginduen ondorioz, San Adriango mendikatean eraikitzen saiatzen ari diren Frantzia eta Madril arteko bide errealaren zati berriaren deskribapena, antzina errege-postek, gurdiek eta ibiltariek egiten zuten ibilbidea hein batean jarraituz, Gipuzkoako probintziako Segura eta Zegama hiribilduetatik eta Arabako hainbat herritik. Donostia, 1807.
  • AKESOLO, Lino. Santiago Bideko euskal kantak. Euskerazaintza, XXII, 1993.
  • ALBERDI AGUIRREBEÑA, Juan Ignacio. La actividad comercial en el espacio urbano medieval: el ejemplo de Estella. Cuadernos de Sección. Historia-Geografía, 21: III. Euskal Herriko Tokian Tokiko Historiazko Ihardunaldiak: hirien espazioa historian zehar = III Jornadas de Estudios Históricos Locales de Vasconia: el espacio urbano en la historia. 99-114. 1993. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • ALDABALDETREKU, F. Camino de Santiago por la costa (Tramo Zumaia-Zenarruza). Deba-uda, 19. 1991.
  • AROCENA, Fausto. Rutas de peregrinos en Guipúzcoa. ¿Fue la Corticella parroquia de los vascos?. BRSBAP XIII. 1957. 10-17. orr.
  • AROCENA, Fausto. Los caminos de Santiago en Guipúzcoa. Compostellanum II. 1957. 207-217. orr.
  • AZURMENDI OTAEGUI, José. Euskal Herrian ikusmolde alemanaz. XI Congreso de Estudios Vascos, Donostia-San Sebastián 1991. Nuevas formulaciones culturales: Euskal Herria y Europa = Kultur antolabide berriak: Euskal Herria eta Europa. 291-300. 1992. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • BÄHR, Gerhard. El arco iris y la vía láctea: (vocablos, etimologías y difusión, creencias populares). Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria. XXII. Eusko Ikaskuntza. 1931. 397-414. orr.
  • BEDIER, Joseph. Por el camino de Carlomagno. El Urogallo, 1989, (39-40): 55.
  • BERRUEZO, J. Peregrinos de Santiago en el País Vasco. Vida Vasca XXVIII. 1951 88. orr.
  • BOISSEL, W. Pour une salle des pèlerins. L'iconographie de Saint Jacques. Bulletin du Musée Basque XIV (1937) 80-83. orr.
  • CARO BAROJA, Julio. Los navarros en la Edad Media según la Guía del Peregrino. El Urogallo, 1989, (39-40): 44-45.
  • CARRASCO PEREZ, Juan. Aproximación del mercado monetario de las villas navarras del Camino de Santiago: Sangüesa (1362-1364). Erdi Aroko Ikasketen Urtekaria, 1988 (18): 337-347.
  • CASTRO, Javier. Símbolos jacobeos en Deba. Deba-uda, 1989ko maiatza.
  • CIROT. G.E. Per devia Alavae. Bulletin Hispanique, XXXVI. 1934. 88-93. orr.
  • CORTES ARRESE, Miguel. El Camino de Santiago (1): mil años de peregrinación europea. Historia 16, 1993, (201): 82-90.
  • ECHEGARAY CORTA, Bonifacio de. La devoción a algunos Santos y las vías de peregrinos. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria. XXIII. Eusko Ikaskuntza. 1932. 406-407. orr.
  • ECHEGARAY CORTA, Bonifacio de. La devoción a algunos Santos y las vías de peregrinos: addenda y corrigenda. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria. XXIII. Eusko Ikaskuntza. 1932. 27-29. orr.
  • FRANCO MATA, Angela. El crucifijo gótico de Puente la Reina (Navarra). Reales sitios, 1984, 21 (82): 57-64.
  • GARATE, Justo. Viejas rutas. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria. XXI.1930. 260-261. orr.
  • GARATE, Justo. Peregrinación a Compostela en 1495 de Herman Künig. BRSVAP VII. 1951, 61-66. orr.
  • GARCIA RETES, Elisa. El camino de San Adrián (Guipúzcoa - Álava) en la ruta jacobea. Análisis Documental y Arqueológico. Arabako Arkeologia Ikasketak.
  • JIMENO JURIO, José María. Los caminos de Santiago y de la Ribera entre Tiebas y Unzue. Vianako Printzea, 1989 (188) 549-570. orr.
  • KORTADI OLANO, Edorta. La iconografía medieval de Santiago en los caminos de Iparralde y Gipuzkoa. Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 12. 9-24. 1994. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • LABORDE, M. ; LEKUONA, M. Santiago-Mendi de Astigarraga. Munibe, 1954.
  • LEKUONA, Manuel. Del Oyarzun Antiguo, 1959, 5, Kondaira, Gasteiz, 1978.
  • LEKUONA, Manuel. San Adrián y los caminos de Santiago a través de Zalduendo. Eusko Etnografia, 2, 271-285.
  • LEKUONA, Manuel. Hablando de rutas y vías en Gipuzkoa. 1964.
  • LEKUONA, Manuel. Santiayago-bideak Gipuzkoa'an zear. Eusko Etnografia, 2, Gasteiz, 1978.
  • LEKUONA, Manuel. Del Oyarzun antiguo. Monografía histórica. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1959.
  • LEKUONA, Manuel. Los caminos de Santiago factor de nuestra civilización. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen buletina, 1980, 36: 105-126. orr.
  • LEKUONA, Manuel. Obras completas. III. liburukia, Kardaberaz.
  • LINAGE CONDE, Antonio. La benedictización monástica y los caminos de Santiago en el hacerse histórico de Álava. Alacanteko Unibertsitateko urte-liburuak. Historia Medieval, 1986 (4-5), 257-270. orr.
  • MARTINEZ OTERO, Luis M. Simbolismos del camino. El Urogallo, 1989 (39-40): 38.
  • MME. DE MEÑACA. Implicaciones comerciales del Camino de Santiago en la zona donostiarra y guipuzcoana. "El fuero de San Sebastián y su época" kongresuko aktak. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián. 193-216. orr.
  • OLARRA, José María B. Camino de Santiago. Enciclopedia Guipuzcoana, 4. faszikulua, abendua, 1974.
  • ORELLA, José Luis; KORTADI, Edorta; Equipo Universitario de Deusto. El Camino de Santiago en Guipúzcoa De Zubernoa a Zalduendo. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales, 3. zk. Eusko Ikaskuntza, 1985. 189-294. orr.
  • ORMAECHEVARRIA, I. San Antonio de Urkiola y el misterio de los caminos Viejos. BRSBAP XIV. 1958. 107-115. orr.
  • PEREZ DE SAN ROMAN MADINABEITIA, Antonio. El pilar crucífero y mariano, en Sancho III de Pamplona. Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 5. 7-13. 1988. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • PUIGDEVALL, Federico. Soledades de invierno (primera etapa: Roncesvalles-Najera). Cuadernos del Camino de Santiago. 1993, (1): 42-51.
  • RUIZ DOMENEC, J.E. El Camino de Santiago y el sentido de la peregrinación. Cuadernos de Sección. Música, 8. 11-20. 1996. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • RUIZ MALDONADO, Margarita. Resonancias compostelanas en el tetramorfos de Armentia. "Camon Aznar" museoaren eta institutuaren buletina, 1989, 38, 5-25. orr.
  • UGALDE GOROSTIZA, Ana Isabel. Santiagoren Ikonografia Gipuzkoan. Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 12. 25-67. orr. 1994. Eusko Ikaskuntza. Donostia-San Sebastián.
  • YRIZAR, J. El camino de San Adrián y los dos mares. BRSBAP III. 1947. 515-523. orr.
  • VV.AA. Navarra en el Camino de Santiago (bideoa). Nafarroa (Autonomia Erkidegoa). Prentsa, Argitalpen eta Giza-harremanen Zerbitzua. 1993.
  • A.J.F. Hacia una revitalización de Santa María de Eunate. Diario de Navarra. 1963/8/15.
  • A.J.F. Roncesvalles es el punto más europeo del Camino de Santiago. Pan y vino para los peregrinos: resucita una costumbre medieval. Proyecto: cambiar el museo a un local más amplio, instalar una fuente y colocar una cruz de Santiago. Este verano se iluminará la fachada. No hay albergues pero tampoco se cuenta con una demanda estable de ellos. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • A.J.F. II Semana de Estudios Medievales. El Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1964/6/18.
  • A.J.F. San Juan de Pie de Puerto. Les Amis de la Vieille Navarre y Los Amigos del Camino de Santiago, jumelage cultural. Diario de Navarra. 1968/5/5.
  • A.J.F. El Marqués de Lozoya presentará el libro de rutas jacobeas. Diario de Navarra. 1972/11/10.
  • A.J.F. Sangüesa se viste de fiesta para el Año Jubilar. En la época jacobea, Sangüesa era la ciudad más europea de Navarra. El foso del palacio de los Reyes se está quedando al descubierto. Santiago se desenmascara y las casas se ambientan. Curioso: una comunidad de Carmelitas de clausura llevará un hotel de 1ª B. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • A.J.F. Pamplona-Estella: vía de paso. Puente la Reina es el punto convergente del camino navarro y del aragonés. El puente que da nombre a al villa estará iluminado por Santiago. Mucha actividad de embellecimiento y restauraciones. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • A.J.F. San Juan de Pie de Puerto. El día 7 "Fiesta de la amistad navarra". Diario de Navarra. 1963/9/5/9.
  • A.J.F. Estella. Ayer se inauguró en Estella la Segunda Semana de Estudios Medievales. Intervinieron el subsecretario de Educación Nacional, el alcalde de Estella y el presidente de los Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1964/7/18.
  • A.J.F. Del 18 al 26 de julio. VI semana de Estudios Medievales en Estella. Europa en el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1968/6/5.
  • A.J.F. Société des sciences lettres et arts de Bayonne. Le Courrier de Bayonne. 1934/11/6.
  • A.J.F. Hoy, domingo, proyección de "El Camino de Santiago". Diario de Navarra. Sección: Sangüesa. 1971/11/14.
  • A.J.F. Estella. XII Semana de Estudios Medievales y VIII Semana de Música Antigua. Camino de Santiago. Camino de Europa. Diario de Navarra. 1974/6/23.
  • A.J.F. A Santiago vía Aragón. Desde la muga con Tiermas, la ruta empalma con Puente la Reina para seguir una misma línea hacia Compostela. Yesa, un pantano todavía virgen de turismo. Sangüesa, pronto dos hoteles. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • A.J.F. Ayer se inauguró en Estella la III Semana de Estudios Medievales. El Director General de nformación pronunció la lección inaugural. Entrega de un pergamino a D. Félix Huarte, en el que se le nombra presidente de honor de la Asociación de Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1965/9/7.
  • A.J.F. Reconstrucción del puente de la Magdalena. Se colocará una cruz, regalo del Ayuntamiento de Santiago. Construcción de un merendero, fuente y jardines. Diario de Navarra. 1936/9/3.
  • A.J.F. Au musée basque. L'influence des Pélerinages. Le Courrier de Bayonne. 1938/2/25.
  • A.J.F. Restaurado en la Dirección General de Bellas Artes. Vuelve a Torres del Río el Santo Cristo del Sepulcro. Los Caballeros del Santo Sepulcro de Jerusalen lo entronizaron sobre el camino de Santiago de la localidad. Diario de Navarra. 1966/1/17.
  • A.J.F. Conferencia de D. José Esteban Uranga sobre el "Arte románico en el Camino de Santiago". Diario de Navarra. 1956/2/17.
  • A.J.F. Interesante y original exposición de los "Caminos de Santiago". Diario de Navarra. 1950/11/7.
  • A.J.F. Estella. Rincón semanal. Los Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1962/6/23.
  • A.J.F. Los Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1962/10/12.
  • ECHEGARAY Fernando de. Primera Semana de Estudios Medievales. El Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1963/6/27.
  • ECHEGARAY, Fernando deEspinal: una iglesia de tipo yanqui. Viscarret: una hospedería que no existe. Erro: un taller de reparaciones automovilísticas. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • ECHEGARAY, Fernando deLos Amigos del Camino de Santiago de Estella, ante el Año Jubilar. "Hemos logrado poner de actualidad la Ruta Jacobea. Nuestro gran objetivo: unión espiritual de los pueblos españoles y europeos del Camino." Declaraciones de D. Pedro María Gutierrez Eraso, secretario de la Asociación. Diario de Navarra. 1965/1/1.
  • ECHEGARAY, Fernando deTorres del Río en el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1965/4/15.
  • ECHEGARAY, Fernando deNavarra en el Camino de Santiago. Nuevo folleto editado por la Diputación Foral. Diario de Navarra. 1965/5/5.
  • ECHEGARAY, Fernando deDe muga a muga tras las huellas del señor Santiago. El Camino de Santiago hoy. La gran aventura del hombre occidental. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • ECHEGARAY, Fernando deValcarlos, puerta a España del Camino Jacobeo. La promera tarjeta del peregrino expedida en Valcarlos. Peregrinos del Camino de Santiago. Centenares de peregrinos van a llamar a esta puerta para continuar una ruta milenaria. Ibañeta, una puerta no tolerado para cardiacos a pesar de las obras. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • ECHEGARAY, Fernando deBurguete, primera posada de la ruta. Después que el espíritu está a punto, la villa alimenta al visitante cansado. No es problema el alojamiento fuera del verano. Una guía trilingüe recibe a los peregrinos. Diario de Navarra. 1965/6/27.
  • ECHEGARAY, Fernando deConferencia titulada "Europa en el Camino de Santiago: las canciones de los peregrinos medievales" y concierto del musicólogo Echeverría Bravo. Diario de Navarra. 1963/3/19.
  • ECHEGARAY, Fernando deD. Luis Monreal Tejada habló de "El Camino de Santiago". Diario de Navarra. 1954/3/10.
  • ECHEGARAY, Fernando deHoy se abre la semana de Estudios Medievales y mañana la de Música Antigua. Diario de Navarra. 1971/7/18.
  • ARTEGOTXO. Los programas de la Semana Medieval están en la imprenta. Diario de Navarra. 1972/6/17.
  • ARTEGOTXO. 1971, Año Santo Compostelano. Diario de Navarra. 1971/1/9.
  • ARTEGOTXO. Este año cumple la Semana de Estudios Medievales su noveno año. Con éste son ya dos años santos compostelanos los que ha abarcado la ciudad. Diario de Navarra. 1971/6/9.
  • ARTEGOTXO. Hoy comienza la VII Semana de Estudios Medievales. Diario de Navarra. 1969/7/18.
  • ARTEGOTXO. Estella. Va a comenzar el 18 de julio la XIII Semana Medieval. Diario de Navarra. 1975/7/17.
  • ARTEGOTXO. Presentación de las diapositivas que componen el libro audiovisual del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1971/3/25.
  • B. B. (/BARON Baldomero). La conferencia de anoche sobre Actualidd del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1963/5/5.
  • BERUETE, Francisco. El Camino de Santiago, o la indulgencia, el paneuropeísmo y el dólar. Diario de Navarra. 1965/8/1/8.
  • BUXENS, Juan. Estella. Empezó ayer la I Semana de Estudios Medievales. En la recepción de profesores y seminaristas hablaron el alcalde de la ciudad y el vicerrector del Estudio General de Navarra. La primera conferencia fue pronunciada por el Sr. Ruiz Morales. Diario de Navarra. 1963/7/20.
  • C.M.L.. El día 1 de julio solemnes festividades en Leyre con motivo de la restauración del título abacial. El pasado glorioso de San Salvador una meta para el presente y el futuro del primer cenobio navarro. Diario de Navarra. 1962/6/29.
  • CORDOBA, Santiago. Francisco Beruete. Diario de Navarra. 1962/6/10.
  • DROCON DE MELDIS. Estella y el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1964/8/21.
  • DROCON DE MELDIS. Estella y los Amigos del Camino de Santiago. Más de 100 peregrinos franceses recorrerán a. caballo la ruta jacobea. Diario de Navarra. 1964/6/28.
  • DROCON MELDIS. Para resucitar el camino de Santiago. Se convoca la segunda Semana de Estudios Medievales de Estella. Diario de Navarra. 1964/3/7.
  • DUHOUR, Pierre. Saint Michel en Cize. Gure Herria. Uztaila 1968.
  • ECHEGARAY, Fernando de. Crítica histórica. El Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1930/12/3.
  • EPPHERRE, G.. Au carrefour des chemins de Compostelle. Gure Herria. Ekaina 1965.
  • ESTEBAN, Juan P.. Glosario. Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1935/7/17.
  • ESTEBAN, Juan P.. Glosario. Otra vez por el camino de Santiago. Diario de Navarra. 1938/8/28.
  • ESTEVEZ, María Antonia. El Director General de Bellas Artes en Pamplona. "Yo esperaba esta acogida de Navarra a la promoción del Camino de Santiago." Se va a elaborar un detallado catálogo del Patrimonio Artístico Español. Diario de Navarra. 1964/12/5.
  • FOURCADE, Jean. Urrugne étape des pélerins de Saint Jacques de Compostelle. In: Gure Herria XXII. Urtarrila-Otsaila 1950. 21-27 eta 96-103 orr.
  • FOURCADE, Jean. Les pélerins de Saint Jacques de Compostelle et le prieuré de la Madeleine d'Otsanz. Gure Herria. Abendua 1969.
  • GOYHENECHE, Eugène. Le Congrès d'etudes Médiévales d'Estella. Gure Herria. Azaroa-Abendua 1963.
  • GUTIERREZ ERASO, Pedro María. Estella hija predilecta de la ruta jacobea. Diario de Navarra. 1962/8/4.
  • GUTIERREZ ERASO, Pedro María. Peregrinos jacobeos. Domenico Laffi vió así el recorrido Pamplona - Burgos en el siglo XVII. Diario de Navarra. 1971/7/24.
  • IBARROLA J.R.. Al habla con un europeísta. Pedro María Gutiérrez lleva cinco años como secretario general de los Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1967/7/18.
  • ISORVAL. Evocaciones de nuestra historia. El camino de Santiago en un remanso navarro. Diario de Navarra. 1959/1/30.
  • LABEGUERIE M.. Le Pays Basque dans le Pélerinage de Saint Jacques de Compostelle. Gure Herria. Ekaina 1965.
  • LARREGLA, Santiago. Navarra, enfermera de romeros santiaguistas en la Edad Media. Diario de Navarra. 1953/7/25.
  • LAZCOZ Javier. Elizondo. Papel importante en el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1965/7/31.
  • MARTINEZ TORRES Julio. Romería a la virgen de Velate en Alcoz. Ayer hizo 800 años que Alejandro III dió una bula al monasterio. Entonces era hospital de peregrinos del Camino de Santiago y hoy corral de ganado. Los 14 pueblos de Ulzama se vistieron con traje regional para postrarse a los pies de la virgen de Velate. Diario de Navarra. 1965/5/16.
  • MARTINEZ TORRES Julio. Fernández Ardavin filma la ruta jacobea. "Volveré a Navarra a hacer algún docomental más local. El panorama del cine español es incierto por las nuevas normas". Diario de Navarra. 1965/2/5.
  • MARTINEZ TORRES Julio. Lasterra va a pintar 40 óleos del Camino de Santiago en Navarra. Es posible que un pintor de cada provincia lleve al lienzo la ruta compostelana de la misma. Diario de Navarra. 1965/2/21.
  • MARTINEZ TORRES, Julio. Francisco Beruete, presidente de la Asociación Internacional de Amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1971/8/1.
  • MARTINEZ TORRES, Julio. Pasó por Pamplona en ruta a Santiago. James Menchiner, autor de Sayonara, va a escribir sobre el Camino de Santiago para 125 millones de lectores. Diario de Navarra. 1964/10/9.
  • OLLARRA. Noticias y comentarios. Diario de Navarra. 1962/3/25.
  • OLLARRA. Los amigos del Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1962/1/24.
  • OLLARRA. Planes para el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1962/12/2.
  • OLLARRA. Una comisión de Estella en Le Puy-en-Velay. Hermandad y amistad entre las dos ciudades de la ruta jacobea. Diario de Navarra. 1967/4/2.
  • OLLARRA. El milagro del Camino de Santiago en el retablo de Santo Domingo de Pamplona. El peregrino francés que fue robado en un mesón de nuestra ciudad. Diario de Navarra. 1964/5/17.
  • OLLARRA. El alcalde de estella y el presidente de los Amigos del Camino de Santiago, recibidos y agasajados por el alcalde de Oxford. Asisiteron a la constitución de la The Friends of The Way to Santiago de Compostela. Diario de Navarra. 1971/5/19.
  • OLLARRA. Un gran hostal en Roncesvalles. Diario de Navarra. 1961/5/17.
  • OLLARRA. Otra vez el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1964/1/8.
  • OLLARRA. Ronçauals, que es camino Rumeage. Diario de Navarra. 1953/7/25.
  • OLLARRA. Escobas para el Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1964/10/31.
  • OLLARRA / ITURRI. Ayer en Estella. La cruz de Roncesvalles y la cruz de Santiago en la ruta de las peregrinaciones. Primera y solemne manifestación pública de los "Amigos del Camino de Santiago". El profesor D. José María Lacarra cerró los actos con una magnífica conferencia. Asistieron las autoridades y representaciones de Navarra. Diario de Navarra. 1962/3/7.
  • OÑATE GUILLEN, José. Toda la Rioja, Camino de Santiago. Diario de Navarra. 1969/9/24.
  • OYARZUN IÑARRA, María. Temas españoles. Estella. Diario de Navarra. 1966/6/4.
  • PEREGRINO, Fray. San Francisco en Rocaforte de Navarra. Una tradición de sólida cimentación histórica. Diario de Navarra. 1963/6/27.
  • R. DE OYAGA, Julio. En el Camino de Santiago. Laquedengo en Pamplona. Diario de Navarra. 1964/6/17.
  • R.S.I.. Un conferencia de D. José María de Huarte. Diario de Navarra. 1936/5/20.
  • SANCHEZ RADA. Jesús Lasterra. Ha montado una exposición sobre el Camino de Santiago en Navarra. Diario de Navarra. 1965/11/16.
  • SARA GOYEN, M.. El conde de Lacoste, secretario de los Amigos del Camino de Santiago en Francia: "he venido en peregrinación montones de veces". Diario de Navarra. 1965/9/19.
  • SATRUSTEGUI, J.. Gran expectación ante la próxima V Semana de Estudios Medievales que se celebrará del 18 al 25 de julio. Diario de Navarra. 1967/6/17.
  • URANGA, José Javier. Guía del camino navarro a Compostela. Diario de Navarra. 1954/7/25.
  • URRUTIBEHETY, Clément. Ospitalia de Masparraute et d'Amorots et col d'Elhigna. Gure Herria. Iraila 1965.
  • URRUTIBEHETY, Clément. Carrefour de Pellegrinia. Gure Herria. Urria 1965.
  • URRUTIBEHETY, Clément. Maisons Composta et site d'Erremu. Gure Herria. Urria 1965.
  • VALENCIA CALVO, Moisé. El camino de Santiago. Diario de Navarra. 1971/2/6.
  • VEYRIN, Philippe. Vestiges jacobites dans le Labourd. Gure Herria. Martxoa-Apirila 1950.
  • VILLABRIGA, Vicente. Sangüesa saluda y acoge a la peregrinación jacobea francesa. 10-junio-1963. Diario de Navarra. 1963/9/12.

ACE