Literatoak

Duvoisin, Jean (1810-1891)

Gazteluberry.

Euskal idazle eta itzultzailea. Ainhoan (Lapurdi) jaio zen 1810ean. (Arrese Beitiari 1879an igorritako gutun baten jatorri nafarra duela aitortzen dio). 81 urte zituela Ziburu edo Ezpeletan hil zen 1891ko urtarrilaren 30ean.

Gaztaroa Ezpeletan (Lapurdi) igarotzen du. Larressoroko seminarioan sartzen da. Nolabait diziplinarik gabeko ikaslea. Irakurzaletasunaren eta geografia, historia eta literatura ikasketenganako zaletasuna iratzartzen zaizkio.

20 urte zituela Seminarioa bertan behera utzi eta bere aitak lan egin zuen aduana-taldean erroldatzen da. Lapurterara Fenelonen "Aventuras de Telémaco" liburuaren itzulpena egiten hasia zen eta "Euskal-frantses Hiztegia" baita. 30 urte zituela hauxe dagi: euskal olerki eta antzerkiari buruz "Album Pyrénéen" izenekoan lankidetza (4 artik.) (1840). 31 urte zituela: "Bulletin de la Societé des Arts et Lettres de Pau" aldizkarian Memoria sobre el origen de los vascos (1841-42) lanez lankide da.

46 urte zituela, "Liburu ederra" (1856) izenburua jartzen dion Kardaberatz Aitaren "Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac" idazlanaren lapurterarako itzulpena argitaratzen du. Bonaparte Printzearekin harremanak ezartzen ditu, D'Abbadieren bitartez (1856) bere zerbitzutan jarriz. 47 urte zituela, Bonaparteren lehen agindua (1857) izan zuen Iturriagaren "Diálogos" itzultzen du. 48 urtez, bere "Laborantzako liburua edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean" izeneko liburua argitaratzen du. Aduana-kapitain bezala zuen bere lanpostua bertan behera utzi eta euskal literaturari eskainiko dio bere bizitza.

49 urte zituela, Bardozera (Lapurdi) erretiratzen da Biblia osoa euskararazteko jardunari ekiteko asmoz. Sei urte geroago bukatzen du, 1865ean. 252 ale besterik ez ziren inprimatu. Izenburua: "Bible edo Testament zahar eta berria. Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik leembiziko aldizko Laphurdiko eskarara izulia. Luis Luziano Bonaparte Printzeak argitara emana". Londres, 1859. Arana Aitari 1874an zuzendutako gutunean bere "Liburu ederra" inprimatutako liburuaz hitz dagi. "Kempis"en itzulpena ere ia bere osotasunean berea da. Haristoyk osatu eta argitaratzen du, bere heriotzaz geroztik: "Jesu Kristoren imitazionea". Pau, 1896.

Bere heriotza orduan argitaratzeke gelditu ziren: Bere Bibliaren itzulpenaren hitzak dituen hiztegia. "Telemaco"ren 12 liburuak. Demostenesen "Corona"ri buruzko zati bat. "Imitación de Cristo" Fenelonen Alegiak izenekoaren 3 liburu. Lamennaisen ataletariko batzuk. "Quijote"aren 3 idazpuru. Historia, hizkuntza eta Euskal Herriko literaturaz eskuz idatzitako 5.000 orri baino gehiago.

Rosalia Chateauneuf baionarrarekin ezkonduta, bi alaba zituen, Henriette eta Maria, eta beste Jules izeneko seme bat ere.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Jean Pierre Duvoisin-ri buruz.