Kimikariak

Arechavaleta Silva, José Leopoldo

Jose Cosme euskal-uruguaiar naturalistaren semea, kimikaria izan zen eta Montevideoko Udal Laborategi Kimikoan lan egin zuen. Carlos Regúnagarekin batera, bere aitak geroago bere Uruguaiar Gramineak lanean txertatuko zuen graminea batzuen elikagai-balioari buruzko ikerketan parte hartu zuen.

Jose Figueirarekin batera ere San Luisgo tumuluetan arkeologia indusketetan lankide izan zen eta Chuy ibaitik Santa Maria lurmuturrera arteko ozeano-itsasertzean barrena ibili zen, indigenen gauzak bilduz eta bere antzinako egonlekuak ezagutuz.

1888an, bere aitari Euskal Herrira lagundu zion, bere Urioste senitartekoak ezagutu zituelarik.