Kulturalak

Ballets Basques de Biarritz - Oldarra

Segundo Olaetak 1936ko gudan zehar sortutakoa izan zen. Bere lehen jardunaldia Lugargi "Tierra Luminosa" antzerki ikuskizuna izan zen.

Folklore talde bat izanez hasi zen gerora Arte talde bat izatera antzaldatuz. Arrakasta handiz jardun zuen Parisen, eta gero Belgikan, Suitzan, Austrian, Espainian, Dinamarkan, Suedian, Ipar Afrikan, Jugoslavian, Holandan, Alemanian, Luxenburgon eta Ingalaterran. Zine, irrati, disko eta telebistako programetan ere parte hartu du.

"Oldarra"k Estatu Batuetatik eta Kanadatik sei hilabeteko bira egin zuen, San Franciscoko Antzoki Handian eta Nueva Yorkeko Carnegie Hall ospetsuan jardunaz.

"Oldarra" euskal baleta izate bidean zenean hartu zuen egun duen arte taldearen izena. Geroago Biarritzeko Dantza Akademia sortu zuen, musika eta hizkuntzaren atalez.

Euskal Ikasketen Amerikar Institutuaren Buletina, 38 orr.