Monarkia eta noblezia

Nafarroako Blanka II

Nafarroako Erregina. 1924an Oliten jaiotako erreginagai nafarra, 1461etik 1464ra arte Nafarroako erregina atxilotua izan zen.

Bere aita Aragoiko Juan IIa izan zen eta bere ama Nafarroako Blanca I. 1440an bere bigarren lehengusua izan zen eta Gaztelako Enrike IV, Inpotentea, bezala historiara igaro zen Enrike Jaunarekin ezkondu zen.

1453an Gaztelako erregeak zapuztu egin zuen, "eragin txarrei eskerreko elkarrekiko inpotentzia" aitzakia ezarri eta dibortzioa urte horretako maiatzaren 11an gauzatuz. Gerora, Enrike berriz ezkondu zen.

Infanta nafarra bere aberrira arbuiatuta eta Gaztelan zituen ondasunik gabe itzuli zen eta, horren ondorioz, Juan IIa mantendu beharrean izan zen, nahiz eta ardura handiegirik izan ez omen zen, Bianako Printzearen arreba zen alaba horrenganako ezinikusia sentitzen baitzuen. Juan IIaren eta Blanca Anderearen hirugarren alaba zen Leonorrek ere, ez zuen begi onez ikusten. Bestalde, bere ugazama Juana Enrikezen ardura bakarra bere semea Nafarroako erregetzan jartzea zen.

Hil aurretik, Bianako Printzeak, oinordeko izendatu zuen, horrela tituludun erregina zen bere amaren testamentua baietsiz. Baina Oliteko gorte horietan hitzartutakoa gorabehera, Lizarrako agaramontarren gorteek nahiago dute (1457) boterea Juan IIaren eskuetan izatea eta gero Leonor, bere arrebaren eskutan.

Bianako Printzea, pozoitua izan zela pentsatzera daraman egoera erabat susmagarrian hil ondoren, Blanca bakarrik gelditzen da. Oliten atxilotuta dago, bere aita Leonor eta bere senarra zen Foixko Gastoni eman arte, Blancaz erabat libre geldituz. Bere etsairik txarrenen jaurerria izan zen Bearnera daraman bidaiaren ibilbidean, bere heriotza nahi zutenaz jabe izanik, bahiketagatik (1462ko apirilaren 23, Orreaga) idatzizko protesta bat egiten du. Egun batzuk beranduago, Donibane Garazin, bere testamentua ematen du, erreinuaren dohaintza eta lagapena Gaztelako Enrike erregeari, bere lehengusua, emanez. Horrela, bere oinordetza Foixko Kondesari eragotzi zion eta, aldi berean, Aragoiko Juan IIak eta Frantziako Luis XIk Nafarroako oinordetzari buruz bere lepo hitzartutako itunagatiko protesta bideratu zuen. Bere bizitzako azken egunak Orthezeko Moncada (Bearne) dorrean sartuta eman zituen. 1464ko abenduaren 2an hil zen. Lescarreko eliza katedraleko panteoian lurperatua izan zen.

  • ALTADILL Y TORRONTERA DE SANCHO SAN ROMAN, Julio. Documentos inéditos". Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra. Iruña, 1916, p. 178-184. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • ANGLES, H. Historia de la Música Medieval en Navarra. Iruña, 1970, 393-437 or.
  • ARIGITA Y LASA. Colección de documentos inéditos. Iruña, 1900, 167-170, 170-175 or.
  • BECCARIA, Jose. La regina Bianca di Navarra in Sicilia, prospetto critico, Palermo, 1887, y, Saggio di lettere e documenti relativi al periodo del vicariato della regina Bianca in Sicilia pubblicati da Raffaelo Stawabba. Palermo, 1887.
  • CARRASCO PEREZ, Juan (koord.). Historia ilustrada de Navarra.1.Edades Antigua y Media. Iruña: Diario de Navarra, 1993.
  • CASTRO, Jose Ramon. Carlos III el Noble, rey de Navarra, Iruña, 1967.
  • Colección Reyes de Navarra. Iruña: Mintzoa, 1986-1994.
  • FORTUN PEREZ DE CIRIZA, Luis Javier; JUSUE SIMONENA, Carmen. Historia de Navarra I. Antigüedad y Alta Edad Media. Iruña: Nafarroako Gobernua, 1993.
  • GARCIA ARANCON, M. Raquel. Navarra e Iparralde en la Baja Edad Media". Revista Internacional de los Estudios Vascos, 45 libk., 123-196 or. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2000. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • IÑIGUEZ AIMECH, Francisco. Sobre tallas románicas del s. XII. Iruña, 1968, 200-203 or.
  • JIMENO ARANGUREN, Roldan. Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval". Revista Internacional de los Estudios Vascos, 44 libk., 441-454 or. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • L. "Elogio de una princesa Navarra". Vianako Printzea Fundazioa; 8, 1942, 313 or.
  • LACARRA DE MIGUEL, Jose Maria. Historia del reino de Navarra. Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1976.
  • LACARRA DE MIGUEL, Jose Maria. Historia política del reino de Navarra desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. Pamplona: Caja de Ahorros de Navarra-Aranzadi, 1972-1973, 3 libk.
  • MARTIN DUQUE, Angel J. "Los núcleos pirenaicos: Navarra, Aragón Cataluña (718-1035)". JOVER, Jose Maria. Historia de España. Madril: Espasa Calpe, 1998, VII libk.
  • MARTIN DUQUE, Angel J. Vasconia en la Alta Edad Media. Somera aproximación histórica". Revista Internacional de los Estudios Vascos, 44 libk., 399-439 or. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • MORET. Anales..., Tolosa, 1891, VI libk., 329, 387 eta 454or.
  • RAMIREZ VAQUERO, Eloisa. Historia de Navarra II. La Baja Edad Media. Iruña: Nafarroako Gobernua,1993.
  • Revista Occidente. Diccionario de Historia de España. Madril, 1952.
  • SANCHEZ-MARCO, Carlos. Historia Medieval del Reyno de Navarra. [Iruña]: Lebrel Blanco Fundazioa, 2005. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • SITGES, J.B. Protesta de la Princesa Doña Blanca, hermana del Príncipe de Viana, contra el pacto acordado por Don Juan II y Luis XI de Francia, sobre la Sucesión al trono de Navarra". Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra. Iruña, 1922, 191-195 or. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • "Testamento de Blanca II". Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra. Pamplona, 1917, 13-21 or. http://www.euskomedia.org/analitica/4963
  • EGILE UGARI. Enciclopedia de Navarra Temática, VII libk.,1, Historia: Desde la prehistoria hasta 1234, Iruña: Herper, 1989; VII libk.,2, Historia: Desde 1234 hasta 1512, Iruña: Herper, 1989.
  • EGILE UGARI. Gran Atlas de Navarra. Geográfico-Histórico. II. Historia, Iruña: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1986, 269 or.
  • EGILE UGARI. Gran Enciclopedia de Navarra. Iruña: Nafarroako Aurrezki Kutxa,1990.
  • EGILE UGARI. Historia de Navarra. Donostia: Kriselu, 1990.
  • YANGUAS Y MIRANDA. Diccionario de Antigüedades del reino de Navarra, t. I, Iruña, 1964, 112-118 or.

Nafarroako Erdi-Aroko Historiari buruzko analisi historiografiko bat eta bibliografia ugari hemen aurki daitezke: