Arkitektoak

Aramburu, Fray Miguel de

Arkitekto gipuzkoarra, Zerainen jaio zen. Berak burutu zuen Tolosako San Francisco komentua, 1597an, eta Irungo parrokiako dorrea 1600. urtean. Bestelako proiektuak ere izan zituen, esaterako, Errenteriako Udaletxea (1604) eta hiri bereko Hirutasun Santuaren komentua (1605). Eibarren Frantziskotarren komentua burutu zuen 1606an.