Politikariak eta Kargu publikoak

Aguiriano Fornies, Jose Antonio

Politikari arabarra, 1932ko abuztuaren 9an jaio zen Gasteizen. 1996ko maiatzaren 14an hil zen bihotzekoak jota.

Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbideko lizentziatura eskuratu zuen.

1951ean PSOE slderdian izena eman zuen, baita UGT erakundean ere. 1958an Sindikatu Erakunde Libreen Nazioarteko Konfederazioak (SELNK) dei egin zion hego Amerikako sindikatuekin harremanak bideratu zitzan, baita Espainiako UGTarekin. 1972an, eta SELNKak eskatuta Genevara joan zen (Suitza), erakunde horren ordezkaria izateko Lanaren Nazioarteko Erakundean, eta bertan erakunde horretako langile taldeko kide bilakatu zen. LNEaren urteko konferentzia guztietan parte hartu zuen eta Espainiako sindikatu erakundeen nazioarteko onarpenaren alde lan egokia burutu zuen (UGT,CCOO eta ELA-STV). Era berean, frankismoaren aldeko sindikatu bertikalen isolamenduaren alde aritu zen.

Franco hil ostean, PSOEren zuzendaritzak eskatuta nazioarteko ardurak alde batera utzi eta Arabako probintziaren izenean Diputatuen Kongresurako aurkeztu zuen bere burua, 1977ko ekainaren 15ean lehen hauteskunde demokratikoetan aukeratua izan zelarik. 1979 ere berriro ere aukeratu egin zuten. Euskal Kontseilu Nagusiko kidea izan zen. Ramon Rubial izan zen Kontseilu horretako presidentea eta Jose Aguirianok Zuzenbide Sailaren ardura hartu zuen bere gain.

Diputatu kargua utzi egin zuen 1980an bere burua Eusko Jaurlaritzarako lehen hauteskundeetara aurkezteko. Jaurlaritzarako hautatua izan zen eta Mahaiko idazkari izendatu zuten Euskal Herriko historian eratutako lehen legebiltzar hartan. 1982ko urtarrilean, LNEaren eskutik, Genevara itzuli egin zen, lehendik zeukan kargu bera burutzearren. 1991ean Gobernuaren Ordezkari izendatu zuten Euskal Herrian, eta bere aurretik Eguiagarayk Ajuriaeneara egindako hurbilketa prozesua sustatu egin zuen.

Kanpo Arazoetarako Ministerioaren eskariari so eginez, eta Ministroen Kontseiluak gaia aztertu ostean 1996ko maiatzaren 17ko bileran, hil ostean, Merezimendu Zibilaren Ordenaren Gurutze Handia eman zioten.