Enpresariak

Altube Idigoras, Pedro

Euskal emigrazioaren prosopografía.

Abeltzain-industrialaria, Oñatin (Gipuzkoa) 1827ko maiatzaren 27an Zugastegi baserrian jaioa. Joaquin de Altube Belanzategi eta Micaela Idigoras Erañaren semea.

18 urte zituela, 1845ean, Bilbon Buenos Aireserako bidaian ontziratzen da, Rio de la Platako eremuan ezarrita zituen bere Santiago eta beste anai birekin batzeko asmoz. 1840 urte inguruan Rio de la Plata (Argentina) eremuan abere erosle bezala bere dirutza osatzen du. 1848ko otsailean Guadalupe Hidalgoren Hitzarmenaren arabera, Mexikoko estatuak Kalifornia Garaia Estatu Batuei ematen die eta, urte bereko udaberrian, Mendilerroaren magalean lehen urre-aurkikuntzak agertzen dira. 1849. urtean mundu guztitik etorritako jendeak urrea bilatzeari ekiten dio.

Pedro ere Hegoamerikatik Kaliforniara doa, 1850ean bertaratuz. Behin Kalifornian dela, bertakotu egiten da eta bere Bernardo anaiari hots egiten dio, eta urrea bilatu beharrean, San Mateoko esnegintza-industrian sartzen dira, eta gero abere eta harategi negozioa ezartzen dute. Urrea bilatzea ez zen segurua, baina bai meatzari eta euren sendiek elikagaiak behar izatea. 1860an Antonio Harispuru eta Bernardo Yparrekin Santa Barbara (Kalifornia) eskualdeko abere-negozio baten bazkidetzen da.

1871. urtean, bere Bernardo anaiarekin batera, Nevadako lurrak ematen zituzten aukerak esploratzea erabaki zuen, eta ondorioz 3.000 behi Askatasunaren Bailarara eraman zituzten, bertan Spanish Ranch ospetsua ezarriz. 1886-1887ko negu ikaragarri gogorrak abere asko galtzea ekarri zion arren, berriro hasi eta aurrera egin zuten, aurretiaz izan zituzten aberastasuna ere goitik joz. 1880. urtean Altubetarrak eta Spanish Ranch, Nevadako estatu guztiko negoziorik aberatsenetariko bat bezala aintzat hartua izan zen.

Pedro, San Franciscon, 1853an, Marie Ihitzaguerekin ezkondu zen, zazpi alaba izanez: Amelia 1855, Marie 1857, Grace 1859, Elena 1862, Honorina 1863, Lucretia 1870, Amelia 1872. Lehen Amelia 1865ean hil zen. Ez dirudi emigratu ondoren Pedro bere jaioterrira itzultzi zenik. Ingelesez irakurtzen ez idaztez ez zekien arren, historia, literatura eta zientzia gaietan liburuak irakurri ziezaizkion irakasle bat kontratatu zuen. Nevadatik alde egin eta erretirorako San Franciscon luxuzko etxe bat eraikitzen du.

San Franciscon (Kalifornia) hil zen 78 urte zituela, 1905ean. Hil ostean jasotako sariak: 1962an Bakeroaren Nazio Famako Zerrendarako Nevadako hautatua izana; 1985ean Amerikan Eusko Ikaskuntzaren Famaren Euskal Zerrendan erroldatua izan zen.