Musika taldeak

Barricada

1981an Iruñean sortu zen rock taldea eta Chantrea langile-auzoari oso loturikoa. Enrique Villarreal "Drogas" (baxu eta ahotsa), Francisco Javier Hernandez (gitarra eta ahotsa), Alfredo Piedrafita (gitarra) eta Fernando Coronadok (bateria) osatzen zuten taldea.

Hasiera batetan euskal rock erradikalari lotua zegoen. Musika joera honetako taldeekin kezka sozial eta politika inkonformista berak zeuzkaten nahietazko letratan argi gelditzen delarik, hala ere, bere musika estiloa eta ibilbideak beraiengandik ezberdintzen dituzte. Barricada hard rock delakoari lotutako rock-and-roll baten alde egin du, estilo garbi eta soil batekin, inongo emaitza eta birtuosismorik gabe testu eta musikaren arteko moldatzea bikainekin eta indar haundiko zuzeneko emanaldiekin. 80ko hamarkadaren bukaeran Espainiako rock giroko talde mitiko batean bihurtu ziren. Esto es una noche de rock & roll, Barrio conflictivo o Pasión por el ruido bezalako abestiekin XXI. menderarte irauten jakin izan dute erreferentzi musikal bezala. Nafarroako Gobernuak ematen duen Vianako Printzea Kultura Sarirako proposatuak izan dira hainbat alditan. Taldeak web orria dauka.

KSE



  • Noches de rock and roll (Oihuka, 1983)
  • Barrio conflictivo (Oihuka, 1984)
  • No hay tregua (RCA, 1985)
  • Barricada recopilatorio (Oihuka, 83-85)
  • No sé qué hacer contigo (Oihuka, 1986)
  • Rojo (Polygram, 1988)
  • Pasión por el ruido (Mercury-Polygram, 1989)
  • Barricada, doble directo (Mercury-Polygram, 1990)
  • Por instinto (Mercury-Polygram, 1991)
  • Balas blancas (Mercury-Polygram, 1992)
  • La araña (Mercury-Polygram, 1994)
  • Los singles (Mercury-Polygram, 1995)
  • Insolencia (Mercury-Polygram, 1996)
  • Salud y rocanrol (Mercury-Polygram, 1997)
  • Acción directa (DRO, 2000).

Eskarmentu haundiko iruindar rock-zale hauek, musika negozioko krisian zenbait estutasun pertsonal gainditu dituzte. 2000. urtean rock samurrera itzuli ziren Acción directa diskoarekin. 2004ko martxoan Haritz Harreguy ingeniari eta ekoizlearekin Garate Estudioetan grabatutako Hombre mate hombre diska aurkeztu zuten Gasteizen. Diska honen lehen edizioak 2003ko abenduaren 13an Atarrabian eskeiniriko kontzertua jasotzen duen DVD bat dakar.

ASS

  • Fuente, Juan Luis: "Barricada". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 2. t., 261-2 orr.
  • Ordovás, J.: Historia de la música pop. Madril: Alianza, 1987
  • VVAA: Historia del rock. El País, 1987.

KSE