Enpresariak

Altube Idigoras, Bernardo

Euskal emigrazioaren prosopografia.

"Fernando" Altube Idigoras izenez 1831ko maiatzaren 30ean Oñatin (Gipuzkoan) jaiotako enpresaria.

Argentinara joana, Buenos Airesera ere emigratu zuten bere anaiekin ganadu erosle bezala arrakasta handia izan zuen. Bere Pedro anaiak San Franciscotik (Kalifornia) deituta, bere izena Bernardogatik aldatu eta Buenos Airesetik 1850 Kaliforniara joan zen 1851an bertara helduz.

Bere anaiarekin bilduz, esnegintzan lan egin zuten biak. 1860an Jean-Baptiste Aranbideren bazkide egin zen (Buenos Aireseko bidaian elkar ezagutu ziren) eta arrantxo bat erosi zuten Calaveras eskualdean (Kalifornia). Abeltzaintza eta harategi negozio bat eratu zuen bere Pedro anaiarekin eta Jean-Baptiste Arranbide eta Bernardo Ohaco lagunekin, Kalifornian. Euren bizilekua eraiki zuten San Franciscon, Powell Street ospetsuan, non Bernardok geroago San Franciso Hotel Bernard eraiki zuen.

1871. urtean, Pedrok eta Bernardok bere negozioen zati handi bat Nevada estatura aldatu zituzten, 3.000 behi inguru. Bere anaiarekin batera negozioa Askatasunaren Bailaran ezarri zuten eta bertan Spanish Ranch arrakastatsu eta ospetsua eraiki zuten. Behi-okela San Franciscoko harategi guztiei hornitzen zioten, Elkotik, trenez, abereak tokialdatuz. 1886-1887ko negu ikaragarri gogorrak abere asko galtzea ekarri zioten arren, berriz hasi ziren eta aurrera egin zuten, aurretik izan zituzten dirutzak goitik joz ere. Abeltzaintzaren negozioari ardiak gehitu zizkioten.

Spanish Ranch, 1907an desegin zenean, negozio horrek 20.000 behi, beste 20.000 ardi, 2.000 zaldi eta 162.000 hektarea lur (400.000 akre) zituen. Jaiotzaz Iparraldekoa zen bere Marie Recarte emaztearekin sei seme izan zituen baina euretatik bost hil egin ziren: Gracieuse 1860, Emilie 1861, Lucretia eta Joaquin bikoitzak 1868, Jules (?) eta Felix (?).

Negozioa likidatzerakoan, sendiak Nevada bertan behera utzi eta Kaliforniara itzuli zen. Semeak, Jules J. Altube, 1886ko ekainaren 29an jaiotakoa, bere aitarekin bizi izan zen Kalifornian eta bere aitaren interes eta gaiez arduratu zen. 1896an , bere Amelia lehengusina, Pedroren alaba, zenarekin ezkondu zen. II. Guda Karlistan zehar Baionan erbesteratutako bere sendiari argazkiak eta gutunak sarritan igortzen zizkion arren, ez dugu Bernardo Argentinara joan ostean Euskal Herrira itzuli zenaren berririk. San Franciscon, etxadi oso baten erdia okupatzen zuen Altube sendi-etxea eraiki zuten. Bernardo Berkeleyn (Kalifornia) hil zen 1916. urtean.