Literatoak

Antoñana Chasco, Pablo

Idazle nafarra. Vianan jaio zen 1927ko urriaren 19an. Iruñean hil zen 2009ko abuztuaren 15ean.

Aita Vianako irakaslea zen, eta arrazoi ekonomikoak zirela medio Ekuatore Gineara emigratu zuen. Haurtzarotik ondo ezagutu zuen langileen landa giroa, jauntxoena eta ondasunak eskuratu zituzten familiena, gero eleberrietan hain modu bizian islatu zuena.

Logroñon irakasle ikasketak egin zituen, eta Zaragozako Unibertsitatean, aldiz, Zuzenbidea ikasi zuen; han, Zaragozan argitaratu zituen lehen literatura lanak, garaiko egunkarietan eta aldizkarietan. 1953an Santsol, Desoio eta El Busto udalerriko idazkari plaza lortu zuen. Haren ondotik, baita Viana eta Los Arcosekoa ere, 1988an erretiroa hartu zuen arte.

2007an Irujo Etxea Fundazioak literatura lana aitortzen zion Manuel de Irujo Saria eman zion.