Kontzeptua

Atarrabi

Atarrabio, Ondarrabio. Izen hori ematen zaio, Etsairen ikasle ona zen Marioren seme zintzoari. Mikelats anaiaren planei aurka egiten die, planak zapuzten dizkio, haren asmoa gizakia galbideraztea baita. Itzalik gabe bizi da, Etsai maisuak kendua baitio. Bizitzaren azken unean itzala berreskuratu eta bere burua salbatuko du.