Arkitektura

San Martin eliza. Arano

Aranoko San Martin eliza nabe bakarra eta lau atal dituen eraikina da. Horietako batek gurutzadura eta burualde zuzena hartzen ditu. Gainera, sakristia, arkupea eta hegoaldeko murrura atxikita, gurutze latindarreko oinplanoa hautsiz, dorrea barneratzen ditu.

XVI. mendekoa da, nahiz eta jakina den aurretiaz bazela hor tenplu bat. Gerora, esate baterako, XIX. mendearen lehen erdialdean, egindako konponketen ondorioz itxura modernoagoa hartu du. Garai hartakoak dira egituraren zati batean ikus daitezkeen ilargixka-gangak. Estaldura hori bat dator buruhorman eta gurutzaduraren erdiko atalean dauden ertzekin. Kanpoaldetik harlanduz eta silarrixkak egindako eraikinaren itxura du. Argi-iturri asko ditu, nabarmenena gurutzaduraren kaperetako batean dagoen arrosa-leihoa. Erdiko nabearen bi aldetara, hartako tarteko atalean, bi sarrera daude, sarbidea artikulatuz. Garrantzitsuena, Epistolaren aldekoa, dobela marduleko erdi-puntuko sarrera da, arkupe baten barnean paratua. Haren gainean udalerriko ezkutua eta azken eraberritzea egin zen urtea adierazten duen 1829 zenbakia ageri dira. Haren parean dago beste sarrera, arku zorrotzekoa, Nafarroako armarria giltzarrian duela, lehen eraikuntza-aldiari (XVI. mendean) dagokion arrasto gotiko eta errenazentista. Fatxada nagusian hirugarren sarrera bat zegoen, erdi-puntukoa, baina egun itsuturik dago. Aipatu dugun dorrea alboratua dago apur bat, gorputzaren oinean, prismatikoa da eta kanpaiak paratzeko erdi-puntuko baoak ditu. Gainera, bada beste dorre txikiago bat sakristiaren gainean, ezaugarri hori ez da ohikoa.

Aldarean erretaula nagusia gailentzen da. Lan barrokoa da, XVII. mendearen bigarren erdialdekoa. Garai hartan ohikoak ziren tasun guztiekin hornitua dago, esate baterako, salomondar zutabeak, landarediaren dekorazioa (hostotzak, mahatsondoak, aihenak) edo kiribildurak. Guztia klasizistagoak diren beste elementu batzuekin konbinatua. Egitura oso funtsezkoa da: predela, kale bakarreko gorputza eta atikoa. Bertan, erdialdean, lekutzen dira gurutziltzatu baten tailua, San Martin de Toursen irudi bat atikoan (multzo osoaren garai berekoa) eta estilo erromanista duen santutegi bat. Bada bigarren erretaula txikiago bat Ebanjelioren aldean, Arrosarioko Andre Mariarena, hori ere barrokoa, baina apur bat zaharragoa denboran. Haren masoneria klasizistagoa da eta horrela egituratzen da: predela, hiru kaleko erdiko gorputza eta atikoa. Hainbat elementu barneratzen dira, besteak beste, bere gurtzarako irudiak erdiko etxean, XVIII. mendearen erdialdeok mukulu berantiarra, lau ebanjelariak, Jesus Haurtxo Berpiztua eta atikoan kalbarioa. Elementu horiek guztiak multzoaren garai berekoak dira, eta izaera erromanista argia dute. Barrutia zuinkatuz badira beste tailu batzuk, guztiak barrokoak, XVII. mendearen eta XVIII. mendearen artekoak, San Sebastian gotiko bat salbuetsita, azken hori haren ohorez altxatutako ermita batetik ekarria baita, egun aiurri egoeran dagoena. Azpimarragarria da bataiarri errenazentista, egitura angeluzuzena duena, halako lanetan oso ohikoa ez zen forma. Arte higigarria osatuz, sakristian urregintza-pieza ugari dago.

  • GARCÍA GAINZA, María Concepción (dir.). Catálogo monumental de Navarra. Merindad de Pamplona. Vol. V*. Estella: Gobierno de Navarra, 1994.
  • LÓPEZ SELLÉS, Tomás. "Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. Merindad de Pamplona". Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 1973, 319 or.