Arkitektura

Sortzez Garbiaren eliza. Antxoritz

Antzoritzeko parrokia-eliza Sortzez Garbiaren gurtzari eskainitakoa da. Erdi arora jo behar dugu haren jatorriaren bila, egitura, koruko parpainaren hasiera eta dorrea garai hartakoak baitira. XVIII. mendean estaldura aldatu egin zen.

Oinplano angeluzuzena dauka, bereizitako atalik gabe, eta burualde zuzena. Korua zurezko egitura xume bat da eta sakristiako oinplano karratua, 1718an tasatua, burualdera atxikitzen da Epistolaren aldetik. Kanpoaldetik desnibel nabaria antzeman daiteke dorrearen eta nabearen artean. Bi elementuok kontrahorma batek bereizten ditu, estalduran eta sakristian egin ziren lanen ondorioz. Atea Epistolaren aldean irekitzen da, babes gisa teilatu zahar bat duen erdi-puntu modura. Silarrizko dorreak forma primatikoa du eta oinetan altxatzen da.

Bataiarria korupean lekutzen da eta fuste kubiko bat du, aurpegietako bitan erretikulatua eta landarediaz eta izarrez dekoratua beste bi aurpegietan. Katilua erdi esferikoa da eta sigi-saga erako lerroz elkarlotzen diren bozel bertikalekin eta friso batekin dago apaindua. Friso horretan hainbat irudi daude landuta: eguzki-gurpilak, arrainaren arantzak, gurutzeak, izarrak, ildaska bertikalak eta animalien hiru irudi musker arteko sugea irudikatuz. Areto berean XVII. mendeko Gurutziltzatze bat dago zintzilik.

Erretaula nagusia Sortzez Garbiari dago eskainia, XVII. mendeko lehen erdialdekoa da, eta traza manierista ageri du. Lau mentsuladun predela du, dekorazio geometrikoa dutenak, eta horietan sostengatzen dira gorputza hiru kaletan banatzeko zutabeak. Atikoa kale bakarrekoa da eta ostikoz eta hegal itzelez hornitua dago. Erretaulan haren pintura garaikide ugari ikus daitezke. Predelean Ama Birjinaren eta San Juanen bustoak agertzen dira, gorputzean Santa Luzia eta Santa Agedarenak eta atikoan Kristo Salbatzailearenak. Erretaularen ondotik, Sortzez Garbia erakusten duen tailu bakarra da oihal oso dinamikoekin eta hemezortzigarren mendeko polikromia ederraz, estilo arras barrokoa ageriz. Eskultura hori, bere estiloa kontuan hartuta, San Jose Haurtxoarekin erakusten duenarekin lotzen da, polikromia urrekara ugariduna. Azkenik, hemen, era berean, XVI. mendeko harrizko santutegi bat mantentzen da, arku beheratu bikoitzaz eta landarediaren dekorazioaz osatua.