Abesbatzak

Mariaren Bihotza Abesbatza

1962an, 41 urtetan zehar abesbatzako eta eskolaniako zuzendari izan zen Antonio Sierra Valgañón (1926-2003) klaretar, organista, konpositore eta zuzendariak sortutako 30 ahots nahasiko abesbatza da. Aita Sierra 2003ko maiatzaren 31 hil zen eta Miren Urbieta da abesbatza eta eskolaniaren zuzendaritza hartzen dituenak. Urbietak Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, Musikenen, kantu ikasketak burutzen ditu. Izan ere, 2009an abesbatza utzi egiten du Miren Urbeitak, bere abeslari karrerarekin aurrera jarraitzeko. Hortik aurrera, Saioa Zuaznabar da abesbatzaren zuzendaria eta Saioa Ruiz eskolaniakoa.

Aita Sierraren zuzendaritzapean abesbatzak maila internazionaleko lehiaketetan sari ugari lortu ditu: Italian (1. saria ahots nahasietan eta 2. saria ahots zurietan, Veronako Txapelketan), Holandan, Suitzan eta Austrian. Gainera, 8 diska grabatu ditu eta Donostiako kontserbatorioko Orkestrarekin elkarlanean aritu da, Schuberten Misa en Sol eta Mozarten Misa de la coronación eta Réquiema interpretatuz. Horiez gain, errepertorio aldetik aipatzekoak dira G. Pucciniren Missa di Gloria (1994), A. Vivaldiren Gloria (1996) eta J. Brahmsen Un Réquiem Alemán (1999). Azken urteetan izan dituen ekitaldiak Europa osotik zehar izan dira: Montreux (Suiza, 1997), Pariseko Notre Dame (1998), Viena (2000) eta San Pedroko Basilikan (Vaticano, 2002); garrantzitsuak dira ere Nayko (Frantzia) koruarekin eginiko trukeak (2002, 2003 eta 2005) bai eta Donostiako Udal Txistulari Bandarekin emandako kontzertuak. Azken honen adierazle, 2006ko gabonetarako atera zuten CDa, Belengo Portalian.