Abesbatzak

Schola Cantorum Santa Maria la Real

Schola Cantorum Santa Maria la Real Zarautzeko abesbatzaren sorrerako berri zehatzik ez dago. Dena den, 1850. urtean organuko auzpoaren gainean idatzi batzuk azaldu ziren. Bertan, "coro de cantores" aipatzen zen. Beraz, garai horretarako umeen abesbatza sortua zegoela uste da.

1897ko asteazken batean izan zen organoaren estreinua "Te Deum"-a abestuz. Hurrengo igandean Ravanelloren "Regina Pacis" meza abestu zuten abesbatzak eta tipleek elkarrekin.

1926 urtean On Fernando Unanue apaiz zumaiarrak hartu zuen abesbatza eta organuaren zuzendaritza. Garai hartan Zarautz herri txiki bat izanik, abesbatza 25 pertsona helduk eta 25 tiplek osatzen zuten.

1962 urtean Juan Laskibar sartu zen On Fernandoren laguntzaile bezala eta 1972an, On Fernandoren heriotzaren ondoren, bere gain hartu zituen abesbatza eta organuaren ardurak. Une honetan, garai hartan desagertuta zegoen "Coro Antoniano" abesbatzako emakumeak bereganatu zituen abesbatzak. Beraz, harrezkeroztik Schola Cantorum abesbatza gizon eta emakumeek osatzen dute.

Juan Laskibarek gaixotasun larri baten ondorioz dena utzi behar izan zuen eta abesbatza zuzendari berria bilatu beharrean aurkitu zen.

1999. urtean Marina Lerchundi Aricetak hartu zuen Juan Laskibarren testigua. Bera izan da urte askotan Santa Maria la Real abesbatzako zuzendaria, Antxon Gandara organujolea izanik.

Antxon Gandara Santa Barbara eguneko mezan hasi zen organujole 1971.urtean. 1995. urtean utzi , baina 1999. urtean berriz ere hasi zen organujole bezela.

Zarauzko Udal Bandako partaide batzuk, biolin taldeak eta Agurtzane Albisua (Urretxu) eta Jesus Uria, biak organujoleak, kontzertuetan laguntzaile bezala parte hartzen dute.

2013 urtean, Marina eta Antxonek abesbatza utzi ondoren, Izarra Aristi zuzendari izendatuta izan zen. Organujolea berriz Jesus Uria da, Maria Izetaren laguntzarekin.

Gaur egun (2014 urtean) abesbatza 60 partaidez osatuta dago, 25 gizonezko eta 35 emakumezko, lau ahotsetan banatuta, zuzendaria eta organujoleaz gain.

Entseguak astearte eta ostegunetan egiten dira parrokiko geletan, abestu nahi duen guztia onartua delarik.

Gaur egun abesbatza,Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteko kide da.

Abesbatzak, mezetan kantatzeaz gain, beste hainbat ekintzetan ere parte hartzen du. Asko dira urtean zehar egiten dituzten edo parte hartzen duten ekimenak.

Euskal Jai egunean (irailak 9) frantziskotarren eleizan ,10,30tan izaten den herri mezan, Euskaldun Meza abesten du taldeak 4 ahots ezberdinetara. Urtero Santa Klara egunean (abuztuak 11) Santa Klarako elizan abesten du taldeak 11etako mezan.

Schola Cantorum abesbatza beti dago udaleko edozein ekintzetan parte hartzeko prest. Urtero ere Narros palazioko jardinetan antzezten den gabonetako jaiotzan hartzen dute parte. Bertan, neurri erreala duten eta mugitzen diren pertsona eta animaliak ikus daitezke. Bestalde, abenduaren 24ean Narroseko jaiotzaren inaugurazioan abesten dute. Ondoren Santa Ana egoitzako aiton-amonak bisitatzen dituzte. Urtarrilaren 4an berriz Bizar Zuriren etorrera irudikatzen dute. Ehundaka umeen gozamenerako erregeentzako ezkutitzak jasotzen dituzte. Azkenik, erregeen etorrera irudikatzen dute, bertan 190 pertsona baino gehiagok parte hartuz: antortxeroak, tanborreroak, musika banda, argiketariak, jostunak, makilladoreak, laguntzaileak, udaleko brigadak, zaldiak, poniak, karrozak, etab.

Guzti horretaz gain, urtero bere lanaren azalpena egiten dute kontzertu baten bidez.