Dantza

Añarxume

Baztango mutil-dantza.

Baztango mutil-dantza puntukakoa. Beste izen batzuekin izan da jasoa ere bai: Añartxumia (Zalduaren eskuizkribuan) eta Añar-kume (Larraldetarren Baztango Folkloreari buruzko diskoan).

Tradizionalki bere esanahia (Añar-haundirekin gertatzen den bezala) izenarekin lotua izan da, eta hau "ainararekin". Hortik "añarxumea" ainararen kumea litzateke (Larraldetarren bertsioan era esplizitoan azaltzen dena)Bere izenari tradizionalki "ainararena"ren (edo "elaiarena" beste euskalkietan) esanahia eman zaio. Baina Añar-haundirekin gertatzen denaren antzera egon liteke beste esanahi bat. Maurizio Elizalderen 1943ko bilduman (gero Aita Donostiak jasoko duena), Añarxume eta Añoar-haundi elkarrengandik urruti aurki ditzakegu; eta gauza bera gertatzen da Larraldetarren argitalpenean. Baina Zalduaren eskuizkribuan elkarren ondoan aurkitzen dira eta aise ikus dezakegu bi mutildantzen arteko nolabaiteko oposizio bat. Oposizio hori Iparraldeko jauzietan eta Biarnoko sautetan ikus dezakegu ere bai. Jauzi eta Sautsei buruz (eta beti ere, mutildantza honekin lotuta), hona J.M. Guilcherrek esaten diguna:

"(...) Baztanen, beste aldetik, Añarxume izeneko mutildantza bat aurkitu dugu Baigtseko Petit Agnoa eta "Agnoua ttipia" lapurtarraren ahaide ezin zalantzazkoa. Petit Agnoa bakarrik uler daiteke Ainhoar ttipiak jauziaren transposizioa bezala, azken hau izanik "Ainhoako (jauzi) ttipiak", Ainhoarrak herri bereko izena daraman jauzi luzearen oposizioan." (Guilcher, 1984).

M.A. Sagasetak nabarmenduko du hurbiltasun hori jauziaren barneko egituraz hitz egiten duenean: musika esaldiak errepikatzen dira baina "konpas erdia luzatzen delarik aldi bakoitzean". J.M. Guilcherrek ere Baztango mutildantzen haunditze formula hori nabarmenduko du:

"(...) Baztanen kontzienteki erabiltzen den luzatze prozedura (horrek) begi bistako lotura dauka hainbat jauzietan errepikapen aunitzetan jaso ditugun egiturazko berezitasun batzuetan; batez ere jauzi lapurtarretan, Lapurdi delarik Baztanen auzorik hurbilena." (Guilcher, 1984)

Testu inguru honetan har lezake Añarxumek beste esanahi bat.


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • AZKUE, R.M. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Añarxume". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 83, 1979, 45-50 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Dantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011