Dantza

Biligarroarena

Baztango mutil-dantza.

Biliarrua edo Biligarroaine izenekin ere ezagutzen da. Zozuarena, Xoriarena eta Biligarroarena zaharraren eskema koreografiko berbera dauka. Maurizio Elizalderen bilduman 6 zenbakiarekin agertzen da. Dokumentu horretan Mauriziok Biligarruarena eta bere itzulia egiten zuenean, dantzaren puntuen igoerari dagokiona agertzen da. Jaitsierarako Biligarroarena zaharraren melodia erabiltzen zuen eta erabiltzen dute oraingo txistulariek, nahiz eta batzuk bi mutildantzak bereizteko joera izan.


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hirur Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Ddantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011