Ikastolak

Poxpolin Ikastola. Tolosa

Tolosako Poxpolin Ikastola, 1975eko martxoaren 3an sortu zen, Andre Mariaren Bihotzaren enparantza 1, helbidean. Eliza izan zen hasierako jabea, titularra. 1981eko ekainaren 22an jabe berria izendatu zuten, Poxpolin Ikastola Kultur Elkartea.

1989an Poxpolin Ikastola, Ikastola taldetik atera egin zen, jabeak, titularrak Claretiar Misiolariak zirelarik. 1966/67 urtetik aurrera bertan behera gelditu zen hauek Haur Hezkuntzan emateko zuten baimena. Baimen ukapenak 1996/97 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta urte horretan baja ematen zaio Ikastetxeen Erregistroan.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • EHAA - 1996ko abenduak 5, osteguna zenb. 235 ZK.