Ikastolak

Arizmendi Ikastola. Arrasate

Arizmendi Ikastolaz hitz egiterakoan, eta oro har Arrasate bailarako hezkuntzaz hitz egiterakoan, ezin dugu aipatu gabe utzi historikoki bertan garatu izan diren zenbait hezkuntza erakunde. 1948an herriko agintarien eta hezkuntza erakundeen ekimenez, "Asociación Liga de Educación y Cultura" sortu zen, aurrerago Hezibide Elkartea bezala deitua izango zena. Honek bailarako irakaskuntza erakundeak batzuk elkartzen zituen, ondoko hauek hain zuzen ere: Eskola Politeknikoa; ETEO; Irakasle Eskola; Ahizke-Cim, San Frantzisko Xabier Ikastola, San Viator Ikastola, Almen Ikastola; Umezaintza Ikastola.

2000. urtean hausnartze eta adoste prozesu baten ondoren, beharren eta beraien ezaugarrien arabera, lehen hirurak, Eskola Politeknikoa, ETEO eta Irakasle Eskola elkartu eta Mondragon Unibertsitatea osatu zuten. Ahizke-Cim, Hizkuntza Eskola izanik bere bidea jarraitu zuen. Urte honetan baita, beste hezkuntza erakundek urteetan zehar Hezibide Elkarteak osatzen zutenak (Eskoriatzako Almen Ikastola eta Arrasateko San Frantzisko Xabier Ikastola, San Viator Ikastola eta Umezaintzak) hausnartze eta adoste prozesu baten ondoren, bigarren mailako Arizmendi Kooperatiba eratu zuten.

2003ko otsailean lau kooperatibetako Batzar Nagusiek bere disoluzioa erabaki zuten, Arizmendi Lehen Mailako Kooperatiba bihurtuz, eta era berean honek hartuz euren eskubide eta betebehar guztiak. 2003ko irailaren 1etik aurrera Arizmendi Leintz Bailarako Ikastola hezkuntzako Lehen Graduko Kooperatiba integrala bakarra da eskualde guztiaren zerbitzura.

  • AGIRRE, Paulo (2012) Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • Arizmendi Ikastola. Arrasateko Udala=Ayuntamiento de Mondragón [Web]. [Kontsulta data: 2012ko martxoaren 19an].