Kontzeptua

Artearen Historia. Eklektizismoa

XIX. mendearen erdi ingurutik, politika, ekonomia eta zientzia iraultzen baturaren eraginez bizitzak eraldaketarako gaitasun zorabiagarria lortzea ekarri du. Elementu berri honek gizartearen arlo guztietan eragin izan du eta, beraz, kulturan ere eta, zehatzago esate aldera, artean. Horregatik, beste garai batzuetan izandako estilo-homogeneitatea desagertu egin da, eta etengabeko aldaketa-prozesuan den gizarte baten beharrizanei erantzute ahalegina egin duten ugari, ondoz ondoko eta, sarri askotan, aldibereko arte-mugimenduak sortu dira. Beraz, artistek ordura arte erabilitako lengoaiak bertan behera utzi beharraz eta egin beharraz jabetu izatera iritsi ziren, euretariko bakoitzaren berezitasuna adierazi zezaten forma berriak sortzearen alde ekinaz zeren, azkenik, euren sormenerako gaitasuna askatua izan baitzen.